Laburpena: 1918. urtearen hasieran, Carmelo Castrillo Olavarria bilbotarra, Sociedad de Estudios y Construcciones de Ingeniería (Valhonrat Castrillo y Cía.) S.C.L. sozietateko bazkidea, Zumaiako Udalarekin harremanetan jarri zen, Arrangoletako zabalgunean 8.000 m2-ko lursail bat erosteko, hormigoi armatuzko itsasontziak egiteko ontziola bat ezartzeko asmoz. Hormigoi armatuzko itsasontziak egiteko ekimena ahalegin hutsean geratu zen Zumaian. Izan ere, 1919ko irailaren 10ean, proiektua bertan behera uzten zela jakinarazi zen eta lursailaren alokairua Astilleros Erasori transferitu zitzaion.

Hormigoizko ontzien hastapenak

Lehen Mundu Gerraren ondorioetako bat materialen eskasia izan zen, burdinarena besteak beste.namsenfjord-primer-barco-de-hormigon_noruega_1918 Horrela hasi ziren hormigoi armatua erabiltzen, itsasontziak egiteko, lehenago ere egin izan zen moduan. Europako zementuzko lehenengo ontzia, arraunezko txalupa bat izan zen, 1849an Maurice Lambotek egina, Frantziako Carcesen, eta naiz eta ondorengo urteetan, Alemanian, Italian, Herbeheretan, e.a, gabarrak egin ziren, gehienbat, ubidetan zama garraiatzeko, 1917ko abuztuaren 25era arte itxaron behar izan zen,Carta al Alcalde, 1918 Norvegiako, Moss-eko Fougner Staalbeton Skibsbyggnings Company ontziolak, nazioartean oihartzun handia izan zuen eta arriskua bere gain hartuta (ez zelako gai izan finantziatuko zuen ontzi-jaberik aurkitzeko), itsasoan nabigatzeko diseinatutako lehenengo hormigoizko kroskoa egiteko, “Namsenfjord” izenekoa.

1917an, hain zuzen, Kadagua ibaiaren bokalean, espainiar estatuko hormigoi armatuzko lehen ontzia egin zuten, Catalina izeneko gabarra bat, Bilboko Sociedad de Estudios y Construcciones de Ingeniería (Valhonrat Castrillo y Cía.) S.C.L.-ren ontzioletan. Hurrengo bi urteetan, beste bi gabarra eta merkantzia-ontzi bat ere egin zituzten.

Gauzatu gabeko egitasmoa

Ontzigintzako ekoizpen berritzaile hori Zumaian sartzetik gertu egon zen.Parcela Plano Arrangoleta 1918. urtearen hasieran, Carmelo Castrillo Olavarriak, lehen aipaturiko bilbotar sozietatearen izenean, Zumaiako Udalarekin harremanetan jarri zen, Arrangoletako zabalgunean 8.000 m2-ko lursaila erosteko, hormigoi armatuzko itsasontziak egiteko ontziola bat ezartzeko asmoz. Negoziazio-aldi baten ondoren, urte bereko apirilaren 15ean, Carmelo Castrillok 11.274,29 m2-ko lursail bat alokatzeko kontratu bat sinatu zuen. Hala ere, Zumaiako alkateari 1918ko maiatzaren 6an bidalitako idatzi baten bidez, Castrillo jaunakCarta al Alcalde, 1918 kontratuaren eskubideak eta betebeharrak Sociedad de Construcciones Navales de Hormigón Armado, 1918ko martxoaren 4an sortua, izenekoaren esku utzi zituen, Castrillo jauna bera kudeatzaile zuen enpresaren esku, hain zuzen ere. Azkenik, 1919ko irailaren 10eko gutun batean, proiektua bertan behera utzi eta lursailen alokairua Astilleros Erasoren esku utzi zuela jakinarazi zuen.

Ekimen hori ahalegin hutsean geratu bazen ere, aipatzeko modukoa da, proiektua oso garrantzitsua zelako eta Lehen Mundu Gerraren ondorengo urteetan Zumaian itsasontzigintzak izan zuen irakinaldia ezin hobeto erakusten duelako.

 ZAH, Sig. 319.04