Laburpena: Alberdi y Compañía egurrezko kroskoak egiten zituen ontziola garrantzitsua izan zen, batik bat XX. mendeko lehen bi hamarkadetan. Ontziola horren aurrekariak 1910ekoak dira, eta 1918ko maiatzaren 30ean eratu zuten Alberdi y Compañía sozietate erregular kolektiboa Julian eta Acisclo Alberdi anaiek, beste sei bazkiderekin batera. 1920ko hamarkadaren amaieran eten zen ontziolaren jarduera.

Historia: Julian eta Acisclo Alberdi Echezarreta anaiak , Txulo ezizenez ezagunak, Zumaian jaioak 1881ean eta 1882an, hurrenez hurren eta aitarengandik zetorkien ogibidea.

alberdi-y-compania-vista-astilleroJosé Miguel Alberdi Soraluce zen aita, Getarian jaioa, eta ontzigile gisa ageri zen Zumaiako 1883. eta 1884. urteetako industria-zergaren zerrendan, eta maisu kalafetatzaile gisa 1899an. José Miguel, gainera, Zumaiako beste itsasontzigile baten,Botadura N.S. de Arritokieta, 1919 Pedro Alberdi Aguirrezabalagaren aitaren lehengusu zen, eta 1898an Zumaiako Udaleko zinegotzia eta moilako garabiaren arduraduna zen.

1910. urtean, Alberdi anaien zurezko kroskoak eraikitzeko jardueren berri agertzen da eta denborak aurrera egin ahala, indartu egin ziren, batez ere XX. mendeko lehen bi hamarkadetan.

Zenbait agiritan Julian enpresaren arduradun gisa ageri zen arren,alberdi-y-cia-1918_plano-de-un-barco-de-32m-de-eslora deigarria da bi zigilu desberdin aurkitu izana; bata, Julianen izenarekin ‘eraikitzaile’ gisa (itsasontziena ulertu behar da), eta bestea, Acisclo Alberdiren izenarekin, ‘txalupa, kanoa eta motorren’ egile gisa.

1918ko maiatzaren 30ean Alberdi y Compañía izeneko elkarte erregular kolektiboa eratu zen. Hauek ziren bazkideak: Cosme Iraundegui Aizpurua, itsas artekaria, Zumaiakoa; Julian eta Acisclo Alberdi Etxezarreta, arotzak, Zumaiakoak; Rafael Yanke Murueta, Bilboko bizilaguna eta German eta Luis bere anaiak; Julio Egusquiza Ameztoy, jabea, bilbotarra baina Zumaiako biztanlea, eta Guillermo Ibañez Garcia, Bilbokoa. Sozietatearen helburua ontziak eraikitzea eta konpontzea da, oro har. Sozietatea zuzendu eta administratzeko Cosme Iraundegui eta Guillermo Ibañez izendatzen dira. Kapital soziala 150.000 pezetakoa zen.

Zehazki ez dakigun arren, enpresaren jarduera 1928-1930 bitartean etengo zen.

Ezaugarriak eta ekoizpena: Lurdes Odriozolak 1911n Zumaiako portuaren azterlan historikoa lanean bildutako informazioaren arabera, ontziola horretan hiru belaontzi egin zituzten, guztira 7,8 tonako pisua zeukatenak. Ontziolaren jarduerari buruzko beste erreferentzia bat aurkitu dugu 1916ko egunkari batean, eta bertan zioenez, beste bapore bat ari ziren egiten Julián Alberdiren lantegian.alberdi-y-cia-plano-de-vapor-tarrafa-de-22m-de-esloraw

200 tonako itsasontzi bat egiteko konpromisoa hartu zuen eta beste batzuk egiteko asmoa ere bazuen. Horregatik, 1918ko martxoaren 15ean idatzi bat bidali zion Julian Alberdik Udalari, Arrangoletako zabalguneko E etxadian 2.000 m2-ko lursail bat erosi nahi zuela azalduz, Querejeta e Hijos enpresakoaren ondoan, eta Castrillo y Cía enpresarekin kontratua sinatuko ez balitz,Botadura N.S. de Arritokieta, 1919 C eta B etxadiak ere erosi nahi zituela adieraziz. Seguruenik, Udalak egindako proposamenaren baldintzak ez ziren Alberdi y Compañia enpresaren gustukoak izan, eta azkenik, Santiagoko eremuan ezarri zen, Urola ibaiaren gaineko zubiaren eskuineko horma-bularraren ondoan. Hain zuzen ere, hantxe zegoen enpresa 1919an, Nª Sª de Arritoquieta belaontzia uretaratu zutenean. Zoritxarrez, bizitza efimeroa izan zuen, lehenengo bidaian desagertu baitzen. Ontziola lehendabizi Arrangoletan eta ondoren Santiagoko eremuan izateaz gain, lantegi txiki bat ere eduki zuten Txulo etxeko sotoan, Etxezarreta kalean.

Alberdiren familiakoek emandako zenbait itsasontziren planoen artean,alberdi-y-cia-1919_plano-trainera-para-regatas-bilbaow 12 metroko luzera, 1,88 metroko zabalera eta 0,68 metroko garaierako traineru bat ageri da, 585 kilokoa. Horrelako sei egin zituzten, Bilboko 1919ko estropadetarako, antolakuntzak eskatuta. Zumaiako tripulazio batek ere hartu zuen parte. Egindako itsasontziei buruzko informazio gehiago ez dagoen arren, lehen aipatutako planoak hainbat ontzirenak dira, zainketarako kanoenakalberdi-y-cia-plano-de-canoa-de-vigilanciaw nahiz 32 metrorainoko luzerako arrantza-ontzienak, denak egurrezkoak. Argi eta garbi erakusten du zein garrantzitsua izan zen ontziola hura. Arrantzaren zainketarako kanoa berezi baten planoan ikus daiteke 40 ZPko Yeregui markako motor semi-diesel bat zeukala, Yeregui y Compañia enpresak egina.

1924. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako industria-ekoizpeneko inkestan enpresak berak emandako datuen arabera, ontziolan 10 langile eta 2 nagusi zeuden.

1928an Donostian egindako Feria de Industrias del MarItsas-azoka, 1928 izenekoan, arrantzarako eta aisialdirako txalupa motordun bat jarri zuten ikusgai, Zumaiako enpresek erabat hornitua: egurrezko kroskoa Alberdi y Compañía enpresak egina zuena; eta motorra, Yeregui y Compañíak egina, Gesva markako gasifikagailu bat zeramana, Askar enpresak fabrikatuko zuena hurrengo urtetik aurrera, Yeregui y Compañiari erositako lantegietan, hain zuzen ere. Zumaiako industriak lankidetzan aritzeko eta sinergiak sortzeko eskaintzen zuenaren erakusgarri egokia da, ontziolen gaitasuna eta motorren lantegiena konbinatuz lortua.

Oharrak
1. Odriozola, L. (2002): “Zumaiako portuaren azterlan historikoa”
2. GPAH 24499
3. Donostiako liburutegi digitala, “La Información” egunkaria, 1916ko irailak 17, 4. orria
4. ZAH, Sig. 325.09
5. GAO, ‘Estadística de la producción industrial del año 1924’
6. KM Liburutegia, Feria de Industrias del Mar, San Sebastian. 1928
Odriozola, L. (2002): “Zumaiako portuaren azterlan historikoa”
GPAH 24499
Donostiako liburutegi digitala, “La Información” egunkaria, 1916ko irailak 17, 4. orria
ZAH, Sig. 325.09
GAO, ‘Estadística de la producción industrial del año 1924’
KM Liburutegia, Feria de Industrias del Mar, San Sebastian. 1928