Laburpena: Gabriel Betondo Ostecheren eraginez eta haren anaiorde Nicolás, José Mari eta José Cruz Albizu Aizpuruaren parte-hartzearikin sortu zen Talleres Beal, 1947. urtean. Itsasontzietarako eta industriarako diesel motorrak egin zituzten, 3 ZPtik 55 ZPra artekoak, eta XX. mendeko bigarren erdiko Zumaiako industriako klasikoetako bat izan zen. Enpresa 1984. urtean itxi zuten.

Historia: Gabriel Betondo Osteche, Balenciaga S.A. enpresako enkargatu orokor, eta Nicolás, José Mari eta José Cruz Albizu Aizpuruaren anaiordeari, bururatu zitzaion enpresa berri bat sortzeko ideia. Hiru anaia haiek hiru urte zeramatzaten Sabadellen lanean, ehungintzako enpresa batean, Gabrielek Zumaian enpresa bat ezartzeko ideia helarazi zienean. Lehenagotik hirurak Balenciaga S.A. lantegian lanean aritu ziren, atal ezberdinetako arduradun bezala, Nicolas muntaian, Jose Mari galdaragintzan eta Jose Cruz mekanizatuan.

membrete

Orduan, Zumaiara itzultzea erabaki zuten eta lanari ekin zioten. Rafael Achurraren etxeko beheko zatia alokatu zuten, Bonbillo izeneko parajean, eta 1947. urteko otsailaren 7an, Julian Betondo Sasianek, Gabrielen semeak, Balenciaga S.A. enpresan delineante-lanak egiten zituenak, Industria Ordezkaritzari baimena eskatu zion “makinak –bereziki itsasontzietakoak– konpontzeko lantegi bat” zabaltzeko. Talleres Beal jarri zioten izena, Betondo eta Albizu abizenen inizialak baliatuz.

Hasieran, lantegiaren jabe bezala Julen Betondo agertzen bazen ere, geroago Nicolás Albizuren izenean egon zen eta 1974ko uztailaren 27ko notario-eskrituran jasotzen denez, aurrerantzean Talleres Beal S.A. bezala eratu zen.planos_0004

1956. urtearen amaieran, Joseba Albizu, Nicolásen semea, Etxezarreta kalean lehenago Saturnino Echanizek erabilitako tailer batera pasatu zen. Horretarako, Industria Ordezkaritzaren baimena lortzeko, bere aita Nicolasek aurkeztutako memoriaren arabera, lantegi hartan beste industria batzuetarako mekanizatuak egin behar zituzten: Talleres Beal, Autornifer, Carmelo Unanue eta beste enpresa batzuetarako. Handik gutxira lantegia itxi egin zen, Joseba bat-batean hil baitzen.

Enpresak, 1984. urtean eten zuen bere jarduera.

Ezaugarriak eta ekoizpena: Talleres Beal, itsasontzietarako eta industriarako 3 ZPtik 55 ZPra arteko potentziako diesel motorrak egiten zituen enpresa, XX. mendeko bigarren erdiko Zumaiako industriako klasikoetako bat izan zen. Carmelo Unanue eta Yeregui Hermanos enpresen ondoren koka genezake, motor-egileen arteko garrantzitsuenak aipatu nahi izanez gero.

1.100 ‘Beal’ motor baino gehiago egin zituzten, eta oso ezaguna izan zen Kantauri kostaldean, bai eta Andaluziako kostalde atlantikoan ere.

Hasieran, makinak enkarguz egiten zituzten: txapa ebakitzeko eta biltzeko edo kurbatzeko makinak, zulagailuak eta tornuak; gehienak Balenciaga S.A. enpresarako.

1953. urteko uztailean, Industria Ordezkaritzak Balenciaga S.A. enpresan egindako akta batean ikus daitekeenez, idatziz jaso zuten 2.225 mm-ko ‘Beal’ tornu bat, 3 ZPko motorra zeukana, instalatu eta abian jarri zutela.p1110109

Enpresaren lehenengo urteetan, bi gerraren ondorioak nabarmenak izan ziren, Espainiako Gerra Zibilarenak eta Bigarren Mundu Gerrarenak. Industriarako oinarrizko elementuen gabezia begi-bistakoa zen; esaterako, altzairua, tresnak, erregaia eta energia elektrikoa urriak ziren. Energia elektrikoaren faltak murrizketa ugari sortzen zituen, eta hala, fabrikek eta lantegiek ezin zuten errendimendu osoz lan egin. Energia elektrikoaren hornidura faltari irtenbide bat emateko, 1949. urtean ‘Ballot’ markako gasolinazko eztanda-motor bat instalatu zuten, 12 ZPtik 14 ZPra artekoa eta 4 zilindrokoa, bere alternadore eta guzti. Xabier Albizuk, José Mariren semeak, gogoan duen moduan, lantegiko makinek energia asko xurgatzen zutenean, motorra azeleratu behar izaten zuten, potentzia gehiago ekoizteko. Xabier Albizu arduratzen zen horretaz, 14 urte bakarrik zeuzkan arren. Baina gasolina ere gutxi zegoenez, eta gainera oso garestia zenez, gasolinazko motorraren ordez diesel motor bat, potentzia handiagokoa, erabiltzea pentsatu zuten. Hala, Narruondo ibaian amarratuta egoten zen kanoa frantses bateko 8 ZPko motor bat desmuntatu, eta hura kopiatuz, antzeko beste bat egin zuten, beraiek erabiltzeko.catalogo_beal_1

Horrela hasi zen Talleres Beal diesel motorrak egiten. Eta 1950. urteko urriaren 20an, eskari bat bidali zuen Gipuzkoako Industria Ordezkaritzara, zegokion memoriarekin batera, itsasontzietarako eta industriarako 6 ZPtik 50 ZPra arteko potentziako diesel motorrak egiteko baimena eskatuz. Aipagarria da memoria horretan esaten dena: Zumaiako Yeregui eta Balenciaga S.A. enpresetan motorrak egiten 25 urte baino gehiagoko esperientzia zeukaten teknikariak eta espezialistak omen zeuzkaten enpresan. Garai hartan, 15 pertsonako plantilla zeukaten.

Egin zuten lehenengo motorretako bat Agustín Aizpurúa eta Jesús Irigoien, igeltsero eta eraikitzaileentzako hormigoi-oragailu baterako izan zen. Motorrak ur-erradiadore baten eta haizagailu baten bidezko hozte-sistema zeukan.catalogo_beal_2

Talleres Beal enpresak 35 langile izatera iritsi zen eta 1.100 motor baino gehiago egin zituzten bertan. Batzuk propultsio-motorrak ziren, eta beste batzuk, motor laguntzaileak; 3 ZPtik 16 ZPra arteko potentziako motorrak 2.000 b/min-ko abiadurako zilindro batekoak ziren, eta 18 ZPtik 60 ZPra artekoak, 1.500 b/min-ko bi zilindrokoak. Nabarmentzeko modukoa da ‘Beal’ motorrez hornituta zeudela Pasaiako badiako bidaiarientzako itsasontziak eta Bilboko ibaiko gasolinoak. Datu bitxia da, baita ere, Talleres Beal enpresaren salmenta gune garrantzitsuenetako bat Barbate de Franco (Cádiz) izan zela.

Talleres Beal enpresan bestelako produktuak ere egin zituzten: motor propultsatzaileen enbrageak, itsasontzietarako ardatz-lerroak eta helizeen mekanizatuak. Itsasontzietan motorrak muntatzeko lanak ere egiten zituzten.

Bazituzten beintzat bi patente erregistratuak. Bata, 1953. urteanp1110111-fileminimizer Perfeccionamientos introducidos en motores diesel a cuatro tiempos” P0211179 erreferentziarekin eta bestea, 1962an Perfeccionamientos en los motores diesel de tipo marino industrial” P0277054 erreferentziarekin, biak Julian Betondoren izenean.

Petrolioaren krisiaren ondorioz sortutako eskari faltaren eraginez, motorrak egitea alde batera utzi zuten 1979. urtean. Une hartatik aurrera, fabrikatutako motorren saldu ondoko zerbitzuan jardun zuten, bai eta ordezko piezen horniketan eta laguntza-lanetan ere; Zumarragako Orbegozo enpresarako, besteak beste.

Oharrak
1. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
2. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
3. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
4. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
5. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
6. Xabier Albizuk emandako informazioa.
7. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
8. Xabier Albizuk emandako informazioa.
9. OEPM.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Xabier Albizuk emandako informazioa.
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Xabier Albizuk emandako informazioa.
OEPM.