Laburpena: Javier Aizarnak sortutako mekanika-lantegia. Seguru asko 1920 baino lehenago sortu zuen. Arrangoletako zabalgunearen hasieran egon zen, eta errementari-lanak eta itsasontzien propultsio mekanikoko konponketak egiten zituzten.

Historia: Enpresa honi buruzko dokumentazio gutxi aurkitu dugun arren, enpresako bazkideen familiakoek emandakoa eta ahozko informazioa kontuan hartuta, badirudi enpresaren jarduera nagusia errementari-lanak egitea eta itsasontzien propultsio mekanikoko sistemak konpontzea izan zela; seguruenik lurrun-makinak eta agian eztanda-motorrak ere bai. 1920ko Gipuzkoako industria erroldan agertzen da urte horretan ireki ziren enpresen artean..

Javier Aizarna con 70 años

Mota hontako lantegien sorrerari buruz, Gipuzkoako ontziola garaikideei buruzko lan batek dioenez, egurrezko kroskoak egiten zituzten ontziolek lurrun-makinak fabrikatzeari ekin zioten 1910. urte inguruan. Andonaeguik, Erasok eta Aseguinolazak beren galdaragintza eta mekanikako lantegiak sortu zituzten, eta horietatik irteten ziren lurrun-makinak aldizka konpontzen ziren ontziola horietan eta inguruan sortu ziren lantegietan. Horrela sortu ziren zenbait enpresa: Aizarna y Cía. Zumaian, eta Torrea y Vergara, José Antonio Lasa eta Julio Ciganda, Pasaian.

Enpresako burua José Javier Aizarna Aizpitarte (1878-1965) zumaiarra izan zen, Gregorio Aizarna errementariaren eta Micaela Aizpitarteren semea.aizarna-plano-fachada Eskuzko pilotako jokalari afizionatua zen, “Herrerito” ezizenaz ezaguna. Sei seme-alaba izan zituen bere lehen emaztearekin, Maria Alzibar Aizpuruarekin; eta hura hil zenean, Donostiara bizitzera joan eta Pilar Azularakin ezkondu zen. Harekin beste bi seme-alaba izan zituen, eta bietan gazteena, Javier Aizarna Azula Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan zen (1979-1983), bai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentea (1983-1987) eta Gipuzkoako Senataria ere, 1986ko ekainaren 22ko hauteskundeetan.

José Javier Aizarnak gutxienez bi bazkide izan zituen. Bata, Gabriel Vallejo, urte batzuk geroago Talleres Askar enpresan lan egin zuena, eta aldi labur batez, 1936ko Gerra Zibilaren hasieran, herriko alkate izan zena. Bestea, José Antonio Arrizabalaga Balenciaga, Bedua Txiki baserrian jaioa 1890an.aizarna-plano-cojinete

Enpresa ez da ageri 1923 eta 1924ko Gipuzkoako Batzorde Probintzialaren industria-ekoizpeneko fitxetan, eta beraz, pentsa daiteke ordurako itxita zegoela.

Javier Aizarnaren eta Gabriel Vallejoren arteko harremanak zergatik hautsi ziren ez dakigun arren, ez zuen amaiera adiskidetsua izan. Hala ere, patuak berriro elkartu zituen biak, Zumaiako kanposantuan, bien aztarnak elkarren ondoan dauden bi panteoitan baitaude.

Bestalde, José Antonio Arrizabalagaren biloba batek dioenez, enpresaren amaiera txarra izan zen, bere aitonak sozietatean jarri zuen diru guztia galdu baitzuen.

Ezaugarriak eta ekoizpena: Javier Aizarnaren biloba batek gogoan du osaba Jesusek, Javierren seme batek, esaten ziola “motorrak jartzen zizkietela arrantza-ontziei eta itsasora ateratzen zirela probatzera”. Javier Aizarnaren familiartekoek emandako plano batzuek baieztatzen dute nolabait, lurrun-makinekin lotutako industria-jarduera izan zuela enpresak. Izan ere, birabarki bat, biela bat, kojinete-etxe bat, engranaje bat eta segurtasun-balbula bat ageri dira. Baina, oso litekeena da, errementari lanak ere egin izana, ateak, lehioak e.a. lehenego bere aitarekin eta gero bere kontura jarri zenean, horrela ondoriozta daiteke lehen aipaturiko plano horietako batzuetatik.

pepita_aizarna_2-copia

Anekdota moduan, gogoratzen du bilobak, baita ere, bere osabari entzuna “lantegiaren teilatura igotzen zirela sirena eskuz jotzera, lanaldiaren hasieran eta amaieran”.

Udalari naiz erosita edo errentan hartutako lursailak zituzten, Arrangoletako zabalgunean. Arbustaingo arranplaren parean izan zuten tailerra, 1922ko zonaldeko plano baten arabera.aizarna-plano-ciguenal 1920ko ekainaren 23an, Javier Aizarnak sinatutako idazki batean eskatzen zaio Udalari, zabalguneko H etxadiko 8 eta 9 orubeak erostea edo alokatzea, eta 1922ko otsailaren 17an Udalari zuzendutako beste idazki batean, berriz, aurreko urteko maiatzean errentan hartutako 600 m2ko orube baten alokairua amaitutzat ematea eskatzen du.

Udaleko barne-ohar batean, Aizarna y Compañía enpresak Arrangoletako zabalgunean zeuzkan lursailen deskripzioa ageri da:aizarna-plano-valvula

  • A etxadiko 2 zenbakidun orubea, erosia, 280,60 m2-koa (244 m2 eraikitzeko eta 56,60 m2 lorategirako).
  • Teilapean daukan lantegiaren ondoko lursailak alokatuta dauzka sei urterako.
  • Gainera, Querejeta y Compañía enpresaren lantegien ondoko beste lursail batzuk ere alokatuta dauzka, bi urterako; hurrengo maiatzera arte, hain zuzen ere.
Oharrak
1. GAO, Censo matriculación industrial 1920.
2. Zurbano, J.G. (1998): “Una aproximación a la historia de los astilleros guipuzcoanos en la época contemporánea (1780-1980)” Itsas memoria. Untzi Museoa-Donostia.
3. Javier Aizarna eta J.A. Arrizabalaga-ren familiartekoak emandako informazioa.
4. ZAH, Sig. 338.17
5. ZAH, Sig. 879.37.
6. ZAH, Sig. 325.08.
GAO, Censo matriculación industrial 1920.
Zurbano, J.G. (1998): “Una aproximación a la historia de los astilleros guipuzcoanos en la época contemporánea (1780-1980)” Itsas memoria. Untzi Museoa-Donostia.
Javier Aizarna eta J.A. Arrizabalaga-ren familiartekoak emandako informazioa.
ZAH, Sig. 338.17
ZAH, Sig. 879.37.
ZAH, Sig. 325.08.