Laburpena: Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. sozietatea 1955eko irailaren 29an eratu zen. Sortzaileak José Luis Saenz de Cabezón, Juan Luis Hernando Alberdi eta Rómulo Álvarez Mendizabal ziren. Hala ere, 1957. urtean, beste sozietate bat eratu behar izan zuten, Industrias Satesa, S.A. izenekoa. Tornu mekaniko unibertsalak eta presiozko edo injekzioko galdaketa-makinak egin zituzten. Hasieran, lantegia Zumaian egon zen arren, 1972. urtean instalazioak Zestoako Agote auzora eraman zituzten. 1980. urtean eten zen enpresaren jarduera.

Historia:

1955eko irailaren 28an, Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. sozietatea eratu zen, Donostiako Miguel de Castells,satesa-1956_escrito-a-industria notarioaren aurrean egindako eskritura publikoaren bidez. Sortzaileak Eibarko José Luis Saenz de Cabezón Anitua eta Juan Luis Hernando Alberdi eta Azpeitiko Rómulo Álvarez Mendizabal izan ziren, partaidetza berdinarekin. Hasierako kapitala 2.000.000 pezetakoa izan zen, eta gizarte-egoitza Parolbidea z/g zen.

1955eko azaroaren 3an, Rómulo Álvarezek, sozietatearen ordezkari gisa, Industria Ordezkaritzari baimena eskatu zion tornu mekaniko unibertsalak eta makina-erremintak egiteko lantegi bat zabaltzeko. Lantegiak urtean 150 tornu ekoizteko gaitasuna izango zuen, eta Parolbidean egongo zen. Baimena lortu zuen arren, hura Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta Asociación Española de Fabricantes de Máquinas Herramientas, S.A. izenekoak, AFM gaur egun, 1956. urteko urtarrilaren 18an egindako idatzian adierazitako erreparoak gainditu ondoren, ezusteko bat sortu zen: Julian Eguigurenek, Zumaiako tornu-egile batek, ekintza judizial bat abiarazi zuen sozietatearen aurka. Auzia epai bidez ebatzi zen, 1959. urtean.satesa-primera-ubicacion-2

Azpeitiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak urte hartako apirilaren 16an emandako epai hartan irakur daitekeenez, (..) munta handiagoko epai arrunt adierazleetatik ateratako autoak kontuan hartuta, Julian Eguiguren Echave jaunak, Zumaian egoitza zuten Industria y Gestión, S.L. eta Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. entitateen aurka sustatutako auzian”, hau esaten zen: “Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. sozietatearen erabateko simulazioagatiko deuseztasuna edo sozietate hori eratu izanaren inexistentzia”; eta beste hau ere deklaratu zuen: “Azpeitiko Jabetza Erregistroan eta Donostiako Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioen deuseztasuna, lehen aipatutako salerosketa-kontratuei eta sozietateen eraketei dagokienez, hurrenez hurren”.

Ebazpenaren zain egon gabe, sozietate berri bat eratu zuten, Industrias Satesa, S.A. izenekoa, Donostiako Gregorio de Altube notarioaren aurrean egindako eskritura publikoaren bidez. 1957ko abuztuaren 20an, enpresa horretako ahaldun gisa, Juan Alberdi Ibarrak Etxezarreta kaleko 2.ean, Cementos Uriarte eraikinean industria-establezimendu bat zabaltzeko baimena eskatu zion Udalari.satesa-planta-de-agotex

1959ko abuztuaren 5ean, epaia jakinarazi zen, eta horren ondoren, izen-aldaketa eskatu zioten Industriari, Industrias Satesa, S.A. eratzeko. Dena den, epaiaren ondorio formalak ez ziren amaitu 1960. urteko uztailaren 14ra arte. Egun hartan, Industria Ministerioak ezeztatu egin zuen bere garaian Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. enpresari emandako baimena, eta jarduera Industrias Satesa, S.A. enpresaren esku uztea onartu zuen.

1960. urtean, makina-erremintaren sektorean izandako krisiaren ondorioz, 5 ZPtik 60 ZPra arteko diesel motorrak egiteko baimena eskatu zioten Industriari. Bederatzi urte geroago, 1969. urteko urriaren 30ean, beste eskaera bat egin zuen; orduan egindako eskaera enpresa Zestoako Agote auzora eramatea zen.catalogo-satesa-zumaia-1964 Baimen hura ezeztatu egin zitzaion enpresari, ez zituelako beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu. Gabezia haiek gainditu ondoren, 1970. urteko ekainaren 6an enpresa lekuz aldatzeko beste eskaera bat egin zuen, aldaketa abuztuan egiteko asmoz. Hala ere, auzo horretan enpresa jarri nahi zuten lekuaren alboko lurren jabe zen José Olaizola Zubimendirekin arazoak sortu zirela eta, bi urte pasatu arte ez zuten enpresa Agote auzora eraman. Orduan, Industria Ordezkaritzaren ‘bedeinkazioa’ jasota, instalazio berriak martxan jartzeko agiria lortu zuen enpresak, 1972ko irailaren 14an.

Enpresa 1980. urtean itxi zuten.

Ezaugarriak eta ekoizpena:

Enpresaren lehen 20 urteetan, produktuen katalogoaren oinarria SATESA markarekin merkaturatutako tornu paralelo unibertsalak ziren. Tornu haien puntuen arteko distantziak 1.000 mm-tik 6.000 mm-ra artekoak ziren, eta puntuen altuerak, berriz, 250 mm-tik 450 mm-ra artekoak, modeloen arabera. Modeloak STA-E, STB-E eta STL-E ziren, besteak beste.

Salmentak, Estatu espainolean egiteaz gain, Europako beste zenbait herrialdetan –Frantzian eta Alemanian, esate baterako– eta Latinoamerikan –Kolonbian, besteak beste– ere egin zituzten.catalogo-satesa-zumaia-002b

Aipagarria da enpresak 1972. urtean eskatu eta 1975. urtean lortu zuen patentea, P0408835 zenbakiarekin, “hari- eta aitzinamendu-kaxan egindako hobekuntzengatik, zenbait hari-neurritako mekanizatuak egiteko”,

1960. urtean diesel motorrak fabrikatzeko eskatutako baimena lortu ondoren, hiruzpalau motor baino ez zituzten egin, 45 ZPkoak eta 2 zilindrokoak. Eta lan horretarako, Bermeoko Juan Gonzálezen aholkularitza izan zuten. Juan Gonzálezek senitartekoak zeuzkan Zumaian eta aurrez Bermeoko Echevarria lantegian egin zuen lan.

1975. urteko urtarrilaren 30ean, Industria Ordezkaritzari baimena eskatu zion produktuen aukera zabalagoa izateko. Izan ere,maquina-de-inyeccion-de-aluminio-de-camara-fria_mod-ch-120_a “Presiozko Galdaketa Makinak burdina ez zen metalezko ganbera hotzekoak eta ganbera berokoak, 40 tonatik 300 tonara arteko itxiera-indarrekoak” egiten hasteko asmoa zeukan enpresak; injekzio-makina izenekoak, hain zuzen ere. Lehenago CH-120 modeloa fabrikatu zuten, besteak beste. Eskaera hartan ageri ziren ekoizpen-aurreikuspenak urtean 200 tornu eta 12 injekzio-makinakoak ziren.

60ko hamarkadaren erdialdera 20 bat lagunek egiten zuten lan enpresa hartan, eta Agote auzora joan ondoren, 28 langile zeuden, 1975. urtean.

Cementos Uriarte eraikineko instalazioetan, lantegiak 350 m2-ko gainazala hartu zuen, eta Agote auzokoak, berriz, 600 m2-ko planta zeukan. Lantegia batetik bestera eramaterakoan makina hauek zeuzkaten: 5 tornu, mandrinatzeko makina bat, arrabotatzeko makina zubidun bat, karrakatzeko bi makina, zulagailu bat, engranajeak tailatzeko makina bat, fresatzeko bi makina, artezteko makina bat, zerra bat eta konpresore bat.

 

Oharrak
1. Industria ordezkaritzari zuzendutako eskaera,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
2. Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
3. Azpeitiako Instrukzio Epaitegiak Industria ordezkaritzari bidalitako komunikatua, Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
4. ZAH, Sig. 736.04
5. Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
6. Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
7. Asociación de Fabricantes de Máquinas-herramienta-AFMren katalogoak, 1963tik 1978ra
8. Luis Mari Aizpuruak emandako informazioa
9. Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
10. Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Industria ordezkaritzari zuzendutako eskaera,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Azpeitiako Instrukzio Epaitegiak Industria ordezkaritzari bidalitako komunikatua, Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
ZAH, Sig. 736.04
Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Asociación de Fabricantes de Máquinas-herramienta-AFMren katalogoak, 1963tik 1978ra
Luis Mari Aizpuruak emandako informazioa
Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
Enpresaren agiriak,  Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia