Laburpena: Elkarlan ekimen ezberdinak eman ziren Urola Beheko zementu egileen artean, bai merkatuko eskaera konkretuei erantzuteko bai irispide luzeagoko ekintzetarako. Horrela, 1888an sortu zuten Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya, 1915an birsortua izango zena, eta azkenik Cementos de Zumaya, S.A. 1922an, garai bakoitzeko ia zementugile guztiak elkartu zituztelarik.

Lankidetza ekimenak

Zumaian eta inguruan zementu naturala egiten zuten fabrikak, negozioaren garapenean agertzen zitzaizkien aukerei eta beharrei aurre egiteko, lankidetzan jardun zuten; modu eta momentu desberdinetan eta baita inguruko beste fabrika batzuekin ere.

Zementua egiten hasi berriak zirenean, Espainiako herri-lanen proiektu handien merkatuan aukera onak ikusten ziren, Ebroko aduanak 1841. urtean kostaldera lekualdatu behar zirela eta. Proiektu horietako bat Madrileko “Isabel II.a Ubidearena” izan zen, eta hura hastera zihoanean, Eusebio Gurrutxagak1914-1915_7 eraikuntzaren sektoreko beste pertsona batzuekin bat egitea pentsatu zuen. Hala, Lucio del Valle, Francisco Orueta, Pedro Zuazubiscar eta Jose Ibarrarekin batera Cemento natural de Zumaya sozietatea sortu zuen 1849an, 200.000 errealeko kapital sozialarekin, egoitza Madrilen zuela. Sozietatearen kudeaketa Zuazubiscarren esku egon bazen ere, boterea Gurrutxagaren esku zegoen.

Ubide horretarako lanak zementuz hornitzeko lehen akordioa Zestoan egin zen, 1853ko martxoaren 22an, Sociedad Ibarra y Gurrutxaga y Orueta y Zuazubiscar eta Irabide –Eusebio Gurrutxagak eta José Leonardo Cortak osatua– sozietateen artean. Bi sozietate haiei “Guardia”, “Becola”, “Oiquina” eta “Iraeta”-ko fabrikak batu zitzaizkien; lehenengo sozietateari zementua saltzen zietenak, alegia..

Urte batzuk geroago, zementu hidraulikoaren egileen artean “(…) mantentzen duten lehia hondatzailea sahiesteko xedearekin (…)” erabaki zuten “(…) Liga (elkarte) baten bitartez, euren produktuentzako arrazoizko salmenta prezioak jartzea”. Horrela dio Agustín Aizpururen, Zestoako notaritzan, 1883ko uztailaren 14an emandako eskritura publikoan, ondorengo partehartzaileekin: Eusebio Gurruchaga, “Nuestra Señora de los Dolores” fabrikaren jabe bakar bezala; Niceto Aranguren, Duque de Granadaren Iraetako fabrikaren maizter bakar bezala; José Luis Corta, “Santa Cruz” fabrikaren jabe zen José Luis Corta y Compañía elkarteko bazkide eta ordezkari bezala; José Vicente Echeverria, Auspandegiko fabrikaren jabe zen Echeverria, Echave y Compañía elkarteko gerente bezala, eta Pedro Olave, Oikiako fabrikako Garchotenea y Compañía elkarteko bazkide eta ordezkari bezala.sindicato-de-cementos-rapidos-1918_2-bi-001

Eskaera garrantzitsuei aurre egiteko, produkzioak elkartu eta lankidetzan aritzeaz gainera, produktua garraiatzeko ere nolabaiteko elkarlana izan behar zuten. 1885eko ekainaren 1an Ondarroan ospatu zen ekitaldi baten kronikak adierazten zuenez: “(…)festa herrikoi xume bat egin zuten, Bilboko Arriola e hijos ontzioletan egindako bergantin eder bat estreinatzen zutela ospatzeko, Zumaiako zementu naturaleko fabriketarako; merkantzia Bilbo, Gijon, Cádiz eta beste zenbait portutara eramateko, hain zuzen ere”. Albisteak  “Manuel de Beobide, Zumaiako apaiz lagunkidea, arduratu zela bedeinkapen-zeremoniaz”. eransten zuen

Beste hurrats bat eginaz, 1888an, Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya izeneko elkartea sortu zuten. Bertan parte hartu zuten fabrikak hauek ziren: Eusebio Gurruchagaren “Nuestra Señora de los Dolores”; Juan Bautista Uriarteren,  “Bedua”;  Corta y Compañíaren “Santa Cruz” eta “Iraeta”; Echeverria y Compañíaren  “Ventura” eta “Concepción”, eta Olave y Compañíaren “Oiquina”. Elkartearen helburua soziala hau zen: “elkartutato lantegien produktuei baldintzarik onenetan saldu eta irteera ematea, eta negozio honekin erlazionatutako merkataritza eragiketak neurri komenigarrian garatzea”.

Hala ere, urte bete bakarrik iraun zuen elkarte horrek, izan ere 1890ko urtarrilaren 29an likidazioa formalizatu zuten. Venancio Zubimendi izendatu zuten likidatzaile eta legezko ordezkari Eusebio Gurruchaga gerentea ordezkatuz, azken honek Sindikatua likidazioan zegoenean bere kargua utzi zuelako.union-para-envases-1900_circular

Bestalde, 1900eko urriaren 28a baino lehenagotik sortua zen “Unión para Envases”. Zumaiako, Donostiako eta Bilboko zementu naturalaren fabrikatzaileek eta banatzaileek osatzen zuten, eta osagai horien itzultzea kudeatzen zuen. Data hori zuen gutun baten bidez bezeroei jakinarazten zitzaien hurrengo azaroaren 15etik aurrera zementua ontzi eta guzti salduko zela “itzuli beharrik gabe”. Gutun horren oinean fabrika hauen izenak ageri ziren: Yesos y Cementos Daniel de BasalduaPedro de GurrutxagaCorta y C.aHijos de J.M. RezolaUriarte Zubimendi y C.aCompañía Bilbaina de Cementos y Cales hidráulicasRamirez de Arellano y C.aEcheverria y C.aOlaizola y C.aSansinenea e hijos, eta Esteban Aranguren y C.a Bost urte geroago, bilera baterako deia luzatu zieten bazkideei lehengo neurri horrekin jarraitzeko komenigarritasuna aztertzeko, baina ez dago erabakiaren berri.

1915. urtearen hasieran, 1888. urtekoaren antzeko sozietate bat sortu zen, Sindicato de Cementos Rápidos de Zumaya izen berarekin, Corta y Compañia enpresaren “Santa Cruz” eta “Iraeta” fabrikak; Gracián Alberdiren “La Carmen”; Echeverria, Castillo y Compañíaren “La Ventura” eta Concepción”; Uriarte, Zubimendi y Compañíaren “Bedua”; eta Olaizola y Compañíaren “Oiquina” fabriken artean. Nabarmentzeko modukoa da “La Carmen” fabrika sozietatean sartu izana, eta “Nuestra Señora de los Dolores”, ordurako Sansinenea e hijos enpresarena zena, kanpoan geratu izana. Bazkideen interesen alde egiteaz gain, sozietateak fabrika bakoitzaren produkzioari buruzko informazioa eta zakuak itzultzeari buruzkoa kudeatzen zuen. Sozietatearen 1918. urteko dokumentuetan ageri denez, Ramon Martiarena eta Estanislao Etxabe ziren gerenteak .

imagen-1

Zazpi urte beranduago, 1922ko abenduaren 31n, aurreko sozietateak edo haien ondorengoak, Corta y Compañía, Cementos Uriarte y Zubimendi, S.A., Juan AlberdiGracián Alberdiren ondorengoa–, eta Cementos de Zumaya y Electricidad, S.A.– Echeverria, Castillo y Compañíaren ondorengoa– elkartu egin ziren, zementu naturalaren produkzioa merkaturatzeko. Helburu horrekin sortu zuten Cementos de Zumaya, S.A., bazkide bakoitza independente izanik haren fabrikako produkzioaren kudeaketan. Ezezaguna da sozietatearen hasierako egoitza, baina 1926 urtea eta gero, Uriarte y Zubimendi, S.A. enpresak Zumaiako portuan eraikitako biltegiaren eraikinean ezarri zen. Eraikin hori zutik dago gaur egun, 90eko hamarkadan gaitu baitzuten etxebizitza eta merkataritza-establezimendi gisa. Hurrengo urteetako iragarki publizitarioetan, Cementos de Zumaya, S.A., lau empresa bazkideen Administrari gisa aurkezten da.Cementos Uriarte ZubimendiTB2W

1929ko ekonomiaren beheraldiaren eraginez, enpresa bazkideek krisi larria jasan zuten Guerra Zibilaren aurreko urteetan. Hori agerian jartzen du 1936ko maitzaren 30an elkarteko administrariak, Jose Mari Arroiabek, Zumaiako alkateari zuzendutako eskutitzarekin batera bidali zion Gobernadore Zibilari bidalitako idazkiaren kopiak. Hauek dira idazki horretan aipatzen diren urteetako elkarteko lau enpresen salmenta bateratuak:

Urtea 1926 1927 1928 1929 1930 1931 1932 1933 1934 1935
Tonak 37.659 31.559 41.476 38.951 30.997 30.495 22.303 22.343 18.140 21.144

Aipaturiko idazkian ondorengoa jakinarazten dute : “(..) biltegiak erabat beteta daude eta gure diru-baliabideak agortuta (..) Jakinarazi behar dizuegu gure fabrikak itxi beharrean gaudela aurtengo uztailean hasita”.

cementos-de-zumaya-1936_zah

Nabarmentzekoa da, 1935ko azaroaren 12an Estanislao Echave Galarraga-k, Cementos Zumaya, S.A.-ko gerente bezala, urte bereko martxoaren 21ean Vicente Sansineneari erositako “La Cuarta”, “Petra”, “Demasía de Petra”, “Irabide”, “Gloria” eta “Faustina” meategiak elkartearen izenean inskribatzeko Gipuzkoako Gobernadore Zibilari egin zion eskaera.

Sozietatearen jarduera 1972. urtean amaitu zen, “Beduako” fabrika ixtean, hura baitzen aktiboan zegoen azken fabrika. Disoluzioa, 1998ko maiatzaren 18an formalizatu zen.

“Zumaya” zementuaren ospea

Azpimarratzekoa da “Zumaya” izenarekin ezaguna egin zen zementuaren ospeak nola eraikuntzako hainbat teknikari famatuen arreta erakarri zuen. Hala nola, XIX. mendean, Louis Vicat, zementu hidraulikoetan aditu gorenekoa zen ingeniari frantzesa; Manuel Pardo, errepide, ubide eta portuetako ingeniari nagusia; Enrique Repullés y Vargas, arkitektoa eta  Real Academia de San Fernandoko kidearena, besteak beste.

“Zumaya” zementuaren sonaren oiartzunak garai hartako nazioarte mailako ekitaldi zientifiko-tekniko batzuetara ere iritsi ziren. Adibide bat, Parisen, 1889an Erakusketa Unibertsalarekin batera, ospatu zen Itsas Lanen Nazioarteko lehenengo Kongresuan, Fernando García Arenal, errepide, ubide eta portuetako ingeniari entzutetsuak, gogortze azkarreko “Zumaya” zementuen gainean egin zuen aurkezpena izan zen.

Beste adibideetako bat, Eraikuntzako Materialen Entseguetarako Nazioarteko Elkarteak, Estokolmon, 1897an egin zuen kongresuan José Eugenio Ribera, errepidetako ingeniaria eta hormigoi armatuari buruzko ikerlarien artean Espainian lehenegoetakoa, eta Donostiako Maria Kristina zubiaren proiektuaren egilekideak, esan zuena bere mintzaldian: “Zumaiako zementuak, Portland Boulonnais-ekoak, Portland-ekoak, grappiers-ekoak (..) lehian aritzen dira ingeniarien lehentasuna lortzeko”.

“Zumaya” zementuaren erabilera herri lanetan

Urola Behean egiten zen zementua bereziki aproposa zen lan hidraulikoetarako, oso azkar gogortzen zelako. Zumaian bertan egin ziren zenbait herri lanez gain (esate baterako, 1852an urak ekartzeko lanetan, portuaren sarrerako barra eta baliza, pilotalekua eta alberga) aipagarriak dira haundiagoak ziren beste batzuk ere, adibidez: Euskal Herrian, Donostia, Pasaia eta Bilboko portuetan eta Estatu espainiarrean, Isabel II. ubidea, Madrilen, 1853an; Gijongo Santa Catalina moilaren eraikuntzan, hormigozko blokeak egiteko, 1865ean; Matagordako dike lehorra, Puerto Realen, 1877an; Tormes ibaiaren gaineko Puente del Congosto izeneko zubia, urte berean; Miño ibaiaren gaineko Nazioarteko zubia, 1885an; Bilboko ibaian hobekuntza-lanak, 1886an; eta Madrileko Metroa, 1919an.

Frantziako  itsas obra ugaritan ere erabili zen, itsasoko urak ez zituelako zementuaren ezaugarriak aldarazten. Horien artean aipatzea merezi dutenak, Sables d’Olonne eta Point de Graven portuetakoak.

Aipagarria da, Zumaiako udalak, portua “Interes Orokorrekoa” izendatzeko Sustapen Ministerioari 1882ko maiatzean luzatu zion eskaera “(…) bere itsas merkataritza eta industria ez da soilik tokiko transakzioetan gauzatzen, Espainiako portu nagusietara, Europako askotara, eta Amerikako eta Afrikako zenbait portutara ere iristen daeusebio-gurruchaga-1886_talon-de-embarque; eta portu honetako trafikoa interesgarria da gainerako probintzietarako ere, hori erakusten baitu zementu naturalaren etengabeko eskaerak, parekorik ez duenak, gero eta estimatuagoa izanik, kantitate izugarriak esportatzen baitira obra hidrauliko nagusi guztietarako; esate baterako, Pasaia, Donostia, Bilbo, Santander, Gijon, Coruña, Ferrol, Vigo, Cádiz, Sevilla, Málaga, Alicante, Cartagena, Ceuta, Melilla eta beste asko; atzerrian, berriz, Socoa, Verdun, Burdeos, Yle de Ré, Hauvre, Yslas Yersay, Amberes, etab.; eta esportazioak Cuba, Buenos-Aires, Montevideo, Valparaiso eta beste leku askotara iristen dira.”

Oharrak
1. Eusebio Gurruchagaren artxiboa
2. GPAH24042
3. Donostiako liburutegi Digitala: “El Eco de San Sebastian” egunkarian, 1885ko ekainaren 2an
4. GPAH24048.  Funtzionamendu eredua, 49 artikuluko jarduera-araudi batean zehazten zen, egoitza soziala Zumaian finkatzen zen, eta 8. artikuluak honela zioen “Sindikatuak egingo dituen zementuen salmentak ondorengo proportzioan osatu edo hornituko dira: “Nuestra Señora de los Dolores” 24,60%, “Santa Cruz” eta “Iraeta” 22,60%, “Ventura” eta “Concepción” 22,60%, “Bedua” 16,25%, eta “Oiquina” 13,95%.”
5. GPAH23854
6. ZAH. Eusebio Gurruchagaren fondoa
7. “La Constructora Moderna” aldizkaria. Madrid,  Año XIII Num. 1915ko martxoak 15.
8. Anuario oficial de la Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Guipúzcoa de 1927 y 1928-29
9. Z.A.H., Sig.355.03, Enpresaren dokumentua
10. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
11. Hernández Mateos, R. (1923): “Congresos de Navegación” Revista de Obras Publicas, Num. 2385, 97 orria.
12. Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 242.orria
13. Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 261.orria
14. Odriozola, L. (2000): Estudio Histórico del puerto de Zumaia. EJ-GV, Vitoria-Gasteiz, 2000, 72. orria
Eusebio Gurruchagaren artxiboa
GPAH24042
Donostiako liburutegi Digitala: “El Eco de San Sebastian” egunkarian, 1885ko ekainaren 2an
GPAH24048.  Funtzionamendu eredua, 49 artikuluko jarduera-araudi batean zehazten zen, egoitza soziala Zumaian finkatzen zen, eta 8. artikuluak honela zioen “Sindikatuak egingo dituen zementuen salmentak ondorengo proportzioan osatu edo hornituko dira: “Nuestra Señora de los Dolores” 24,60%, “Santa Cruz” eta “Iraeta” 22,60%, “Ventura” eta “Concepción” 22,60%, “Bedua” 16,25%, eta “Oiquina” 13,95%.”
GPAH23854
ZAH. Eusebio Gurruchagaren fondoa
“La Constructora Moderna” aldizkaria. Madrid,  Año XIII Num. 1915ko martxoak 15.
Anuario oficial de la Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Guipúzcoa de 1927 y 1928-29
Z.A.H., Sig.355.03, Enpresaren dokumentua
Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Hernández Mateos, R. (1923): “Congresos de Navegación” Revista de Obras Publicas, Num. 2385, 97 orria.
Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 242.orria
Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 261.orria
Odriozola, L. (2000): Estudio Histórico del puerto de Zumaia. EJ-GV, Vitoria-Gasteiz, 2000, 72. orria