Laburpena: 1900. urtean Urretxuko Gracian Alberdi Arangurenek “La Carmen” izeneko zementu fabrika ezarri zuen Arroa Behean. Geroago, fabrikaren jabegoa bere seme Juan Alberdi Garciarengana pasa zen. 1936. urtean Joaquin Bau eta Ramón de Caso Suarez, Gracian Alberdiren, izen bereko bilobaren bazkide bihurtu ziren eta bi urte beranduago elkarteak A.B.C. S.A. izena jaso zuen. 1950ean, Alberdik eta Casok Bauren akzioak erosi eta elkartea Cementos Alberdi S.A. izendatu zuten. 1975ean, enpresa, Cementos Rezola S.A.k absorbitu zuen 1999. urte arte martxan mantenduz.

Historia:

Gracian Alberdi Aranguren, fabrikaren sortzailea, Zestoan jaioa zen 1842. urtean, eta Urretxuko alkate izan zen. Bere aita Juan eta osaba Gracian bezala, biak Alberdi Celaya abizenekoak, Oikiako zementu fabrikako bazkide izan zen. Gainera, Cementos de Bríncola, Cerillas de Urretxu y Muelles de Acero Eguzkia lantegietako nagusia ere izan zen.

1900. urtean, Oikiako Olave y Compañía, zementu fabrikako bazkide zelarik, elkartea utzi eta fabrika berri bat egitea erabaki zuen, Arroa Behean kokatua. “La Carmen” izena jarri zion eta 1901ean bukatuta zegoen.juan-alberdi-fca-la-car_archivo-general-de-gipuzkoa2

Brinkolako fabrika 1904an sortu zuen, 1917an, Gracianen semea zen Juan Alberdi Garcia Cementos de Lemona izeneko fabrikaren bultzatzailea izan zen eta 1926. urterako Arroako fabrika bere izenera pasatu zen.

Krisialdiko urte zailak zirela eta 1936an, Joaquin Bau eta Ramón de Caso Suarez Alberditarren bazkide berriak sartu ziren. Garai hartan Gracian Alberdi (Juanen semea) fabrikaren zuzendaria zen. 1938. urtean elkarteak izena aldatu zuen eta bazkideen deituraren lehenbiziko hizkiz osatutako A.B.C. S.A. (Alberdi, Bau, Caso) akronimoa erabili zen, hiru milioi pezetako kapitalarekin. Handik urte gutxira, 1941an, lau milioi pezetako kapital zabaltzea egin zuten eta hurrengo urtean, bost milioi pezetakoa.

1950. urtean elkarteak berriz ere izena aldatu zuen, Alberdik eta Casok Bauren akzioak erosi ondoren, oraingo honetan Cementos Alberdi S.A. izena jarri zioten. 1959an Cementos Rezolak Cementos Alberdi S.A.ren akzioen kontrola lortu zuen eta, azkenik, 1975an Cementos Rezola S.A.k Cementos Alberdi absorbitu zuen behin betiko.fabrica-de-cemento-alberdi-arrona-zestoa2

Cementos Rezolaren kudeaketan eta jabetzan hainbat aldaketa eman eta gero Italcementi Groupen kontrolpean geratu zen 1994an. Azkenean, 1999. urtean Arroa Beheko fabrika behin betiko itxi zuen.

Ezaugarriak eta ekoizpena:

1901. urtean, fabrika zabaldu zenean, ondo antolatutako eraikin bikainak zituen. Zazpi urte geroago adierazten da 9 labe, birrintzeko 5 makina Averly sistemakoak, 4 Morel errotarri eta Dana izeneko birfindegi tutua zituztela instalatuak, 200 zaldiko lurrunezko makina bat erabiliz indar eragile bezala. 1904ean Azpeitiko Badiolegiko ur saltoa erosi zuen, 7,40 metro altuerakoa, eta 1926an Lasaoko “Alberdikua” deitzen zen beste ur saltoa ere bazuen, argi indarrez hornitzeko.

Lortutako ekoizpen mailari esker, laster kokatu zen, “Bedua”rekin batera, aurreneko postutan inguruko zementu naturalaren fabrikatzaileen artean. Hauek izan ziren lehenengo urteetako ekoizpenak:

Urtea

1904

1907

1910

1913

1916

1929

1930

Tonak

14.000

15.000

11.500

14.175

9.460

9.536

8.323

cementos-abc-1944_escrito-a-industria21933an zementu naturalaren merkatuaren beherakada ikusirik, Portland motako zementua ekoizteko lantegiaren eraldaketa prozesu bati ekin zioten. Horretarako, hasierako labeak ordezkatu zituzten Koloniako Humbolt Deutz Motoren A.G. enpresa alemaniarrak egindako labe moderno, bertikal eta automatiko batengatik. Labe berriak egunean 80 tona clinker egiteko kapazitatea zuen. Inbertsio berrien ondoren fabrikaren gaitasuna asko handitu zen, eta 1934tik aurrera, urtean 30.000 tona Portland motako zementu, 20.000 tona Paramar zementu puzolaniko, eta 20.000 tona zementu natural egiteko ahalmena zuen.

Portland motako zementua “Arrona” markarekin komertzializatzen zuten eta Zumaia motako zementu naturala, berriz, “Alberdi” markarekin, bi kalitate bereiztuaz “Zumaya Alberdi rápido”, itsasoko lanetarako, eta “Zumaya Alberdi lento”, hormigoia masadera edo hormigoi-makinetan egiteko.cementos-alberdi-itziar-aldeko-usabiartzako-harrobian-langileak_oficios-tradicionales_c

Portland zementua egiteko, tuparriarekin batera kalitate oneko kareharria kaltzinatu behar zen eta horretarako, 1939an Itziar aldeko Usabiartzako harrobia ustiatzen hasi ziren eta 1941ean harrobia eta fabrika lotzeko aireko tranbia eraikitzen. Honek 3.780 metro zituen eta 1945ean inauguratu zen. Litekeena da, línea hori eusteko dorreak, Andazarratetik Zarauzko Malla Arria edo Mollarriraino zegoen, eta Compañía Minera de Álava y Guipúzcoa-rena zen aireko kablearen instalaziotik desmuntatuak izatea.cementos-alberdi-aireko-tanbiaren-ikuspegia_arroa-behea-auzo-gazte

50eko hamarkadan egokitzapen ugari egin behar izan zituzten: 1950ean birfintzeko errota erosi zuten; 1952an, clinkerentzakoko labe bertikal berria; 1953an, 60.000 tona urteko egiteko gai ziren bi errota horizontal. 60ko hamarkadan ere, berrikuntzekin jarraitu zuten, eta 1962an, Alemaniako Polysius A.G. etxeak egindako Lepol motako labe birakari horizontala eta 1965an, Compound errotak jarri zituzten.cementos-alberdi-restos-horno-rotativo Gainera, 1966an, “zementu zuria” ekoizteko linea berri bat jarri zuten, Ciments Français-en laguntza teknikoarekin. Horretarako, Industria Ministerioak 1960. urtean emandako baimena zuten.

Lantegiak 160 langile zituen 1953. urtean, horietatik 39 teknikari eta administratibo lanetan. Lantegian lan egiten zutenen gain, “Etxaide”, “Luisito”, “S. Pelayo” eta “Garestiya” meategietan lan egiten zuten langileak ere zementu ekoizpenerako lanean ibiltzen zirela kontutan hartzekoa da.cementos-alberdi-fabrikaren-patioan-kamio-ugari

Hurrengo urtean, zementu naturala egiteari utzi zioten eta Aizarnako meategiak itxi zituzten; aurrerantzean porlana ekoizten espezializatu ziren.

1969an, 45.000.000 pezetatako kapital soziala zuen. Donostian eta Zumaian zituen bulegoak eta urte horretan, 3 lagun ziren zuzendaritza postuetan, 5 teknikari, 11 administratibo eta 143 langile, 162 lagun guztira. Bi urte beranduago 110 ziren guztira: 2 zuzendari, 5 teknikari, 10 administratibo eta 93 langile.

Zementuaren salmentak Estatu espainiar guztira zeuden zuzenduak. Madrid, Valladolid, León, Errioxa, Burgos, Ávila, ipar, mendebalde eta hegomendebaldeko itsasertzetara, non zementu naturalak aplikazio egokiak zituen, Kanariar irletara edo Afrikako Espainiaren kolonietara. Zementua, gehien bat, Arroatik trenbidez edo Zumaiako portutik itsasontziz bidaltzen zen.fabrica-de-cemento-alberdi-arrona-zestoa1

Oharrak
1. Cementos Rezola – Italcementi Group (1999): “Cementos Rezola 150 Años de Historia”.
2. “Ingenieria” Aldizkaria,  Año IV numero 126, Madrid 30.09.1908 :”La Industria del cemento en Zumaya”, 318.orria
3. Iturriak: Estadísticas Mineras eta Cámara de Comercio y Navegación de Gipuzkoa
4. Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea, 117.orria
5. Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea, 118.orria
6. gureZarautz.net, Malla Arria (Mollarri)
7. Cementos Rezola – Italcementi Group (1999): “Cementos Rezola 150 Años de Historia.
8. Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea.
Cementos Rezola – Italcementi Group (1999): “Cementos Rezola 150 Años de Historia”.
“Ingenieria” Aldizkaria,  Año IV numero 126, Madrid 30.09.1908 :”La Industria del cemento en Zumaya”, 318.orria
Iturriak: Estadísticas Mineras eta Cámara de Comercio y Navegación de Gipuzkoa
Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea, 117.orria
Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea, 118.orria
gureZarautz.net, Malla Arria (Mollarri)
Cementos Rezola – Italcementi Group (1999): “Cementos Rezola 150 Años de Historia.
Bravo R., Arzallus F, Izaga J.M., Urdangarin C., Carballo J., Manterola I., Ossa J., Gonzalez I. (2000): Arroa-Behea Historia de un barrio joven. Ezkaizto: Arroa-Beheko Auzo Elkartea.