Laburpena: Domingo Arambarrik zuzendutako Zumaiako ontziolari buruzko datu gutxi daude. 1906ko industria-zergaren zentsuan arotz gisa ageri bazen ere, seguruenik geroago hasi zen itsasontziak egiten. 1916an baja eman zuen.

Historia: Naiz eta ontziola honi buruzko datu askorik ez dagoen, bere jabearen batzuk ezagutu ditugu. Domingo Antonio María Arambarri Barruetabeña, José Maria Arambarri eta María Francisca Barruetabeñaren semea zen eta Ondarroan bataiatua izan zen, 1872ko apirilaren 12an. Aquilina Regina Plazarekin ezkondu zen eta gutxienez, seme bat eta bi alaba izan zituen, hauetako bat, Vicenta Arambarri Plaza, Zumaian hil zen 1913ko ekainaren 4an, zazpi urte zituela eta bertan dago hobiratua.90624_ca_object_representations_media_296023_mediumlarge

Domingo Arambarriren Zumaiako industria jarduerari buruzko lehen erreferentzia 1906. urtekoa da; arotz gisa ageri zen Zumaiako industria-zergaren zentsuan. 1911ko industria-zergaren zentsuan eraikitzaile gisa ageri zen, itsasontzi-eraikitzaile gisa jakina. Ontziolaren jarduerari buruzko albisteak urriak dira; agian, ibilbide laburra izan zuelako. Gipuzkoako Matrikula Industrialean 1916an ageri zen azken aldiz, itsasontzi-eraikitzaile gisa, eta Zumaiako Matrikula Industrialaren zentsuan, berriz, jardueraren baja adierazten zuen eskuz egindako oharpen batek.

Ezaugarriak eta ekoizpena: A. Aguirre Sorondok Los astilleros guipuzcoanos obran idatzi zuenez, Domingo Arambarrik bost belaontzi uretaratu zituen 1913. urtean, guztira 25 tonako pisua zutenak.

Bestalde, 1914ko azaroaren 25ean, Fomento Ministerioaren aurrekontuen parlamentuko eztabaidari buruz, El País egunkari errepublikazalean argitaratutako kronika batean, baron de Velasco diputatuak egindako kritika nabarmentzen zen.domingo-arambarri-1914-primas-construccion-naval Diputatuaren arabera, itsasontzigintzari gehiegizko hobariak ematen zitzaizkion, eta besteak beste 1914ko 35. espedientea aipatu zuen; eta Domingo Arambarri ageri zen bertan. Espedienteak zioenez, Astigarribiakoa eta bere amarena zen jatorriz (hitzez hitz) -Francisca Berroetabeña zen amaren izena-, eta ez omen zeukan area bat eta 47 zentiareako ontziola bat baino, salmentan 590 pezeta balio zuena eta urtean 15 pezetako etekina ematen duena. “Bada, arotz gaixo hari itsasontziak egiteagatik emandako diru-laguntzak 10.000 eta 12.000 pezeta artekoak omen ziren.” Probabilitate handiz, garai hartan Zumaian ontziola bat zeukan Domingo Arambarritaz ari zen. Agian, kronika hari esker, gaur egun zerbait gehiago dakigu Domingo Arambarriren ontziolari buruz.

Oharrak
1. ZAH, Sig. 315.03
2. ZAH, Sig. 313.06
3. Aguirre Sorondo, A. (1997): “Los astilleros guipuzcoanos”, Zainak, 184. orria
4.  BNE, diario “El Pais”, 25 de noviembre de 1914, 1. orria
ZAH, Sig. 315.03
ZAH, Sig. 313.06
Aguirre Sorondo, A. (1997): “Los astilleros guipuzcoanos”, Zainak, 184. orria
 BNE, diario “El Pais”, 25 de noviembre de 1914, 1. orria