Laburpena: Francisco Querejeta e Hijos izan zen XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola garrantzitsuenetako bat. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Francisco Querejeta, Azpeitiako Aratz-erreka auzokoa zen, eta Zumaian garatu zuen industria jarduera 1898. urtetik 1920ra arte luzatu zen. Urte horretan sortu zuten, Carmelo Loinazekin batera, Danok-bat elkartea. Bi urte geroago desegin zuten eta ondasunak María Alcorta Lizasori salduak izan ziren, eta horrek altzarigintzari ekin zion. Frantziskoren semeek, 1941ean, itsasontziak eraikitzeari ekin zioten berriro, baina aldi labur baterako.

Historia: José Francisco Querejeta Querejeta, Azpeitiako Aratz-erreka auzoan jaio zen 1866an eta Zumaian ezkondu zen Petra Egaña Martijarekin. Enpresari buruzko lehen aipamena 1897-98ko Zumaiako industria erroldan ageri da, arotz bezala,[1] baina geroago Francisco Querejeta e Hijos bezala agertzen da, José Manuel eta Segundo Querejeta Egaña, Frantziskoren semeak, sartu zirenean.querejeta-1918_-arriendo-terrenos-arrangoleta

Querejeta e Hijos ontziola XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola nagusienetako bat izan zen, Eraso y Compañía enpresaren Astilleros del Urolarekin batera. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Gipuzkoako 1920ko Matrikula Industrialean, bajen atalean Francisco Querejeta e Hijos enpresarena ageri zen.[2]

1918-1919 urteen artean iritsi zen ontziolaren jarduera gailurrera, baina ondoren, zailtasun handiko fase batean sartu zen. Orduan, Carmelo Loinaz Galarraga ebanista azpeitiarrak, 1918an ontziolara lanera etorri zenak, protagonismo berezia izan zuen. Horrela, 1920an, Francisco eta Segundo Querejetarekin batera, “Danok-Bat” izeneko elkartea sortu zuen, urte pare bat baino iraun ez zuena. Loinazek ontziolako lurren eta instalazioen jabetza eskuratu zuen azkenean, eta María Alcorta Lizasori saldu zizkion. Honek, altzariak fabrikatzeari ekin zion Segundo Querejetarekin, bere senarra izango zenarekin batera, “M. Alcorta de Querejeta” izenarekin enpresa berri bat sortuz.

1928tik 1933ra, Querejetatarren ontziola, lehenengo Balenciaga, S.A.-k eta gero La Constructora Metálica, S.L.-k erabili zuten.segundo-querejeta-1941_permiso de apertura Gerra zibilaren ondoren, Segundo Querejetak, Franciscoren semeak, ontziola martxan jarri zuen berriro, eta horretarako, 1941ko martxoaren 14an lantegia irekitzeko baimena eskatu zion Udalari. Baina, naiz eta lortu zuen, jarduera eten behar izan zuen, ontzi gutxi batzuk egin eta gero, auzokoen eta alboko lursailen jabeen kexuen ondorioz, Udalak emandako baimena kendu zionean.

Ezaugarriak eta ekoizpena: 1911. urtean, ontziola horretan hamalau belaontzi egin zituzten, 27,36 tona guztira.[3] 1915eko irailean, Arrangoletako zabalgunean ontziolaren instalazioak prestatzen ari zirenean, baimena eskatu zuten 200 m3 lohi ateratzeko eta Arbustaingo paduran botatzeko. Bi urte geroago Udalari zuzendu zitzaion Parolbidearen egoera txarra konpondu zezan eskatzeko, hori zela eta ontziolara iristeko zailtasunak zituelako.[4]

Hedapen-aldia

Lan-karga asko handituko zela aurreikusita, 1917an lursail gehiago hartu zituzten errentan, Arrangoletako zabalguneko E etxaldiko 1 eta 6 orubeak eta D etxadiko 2, 3, 4, 5 eta 6 lursailak. Baina, geroxeago, urte horren maiatzean lursail gehiagoren beharrean zirela eta ontzi gehiagoren eskaerei erantzuteko. “(…) tamaina dexenteko bi ontzi egiteko eskaerengatik “(…) Querejetatarrek Udalari eskaera zuzendu zioten “(…) bi urterako eta alokairuan, behar adinako lursaila emateko Arrangoletako betelanean, Vicente Larrinagaren txaletaren aurrea eta hiltegiaren arteko eremuan (…)”. Udalak baimena ematea onartzen du “(…) herriko industriari erraztasunak emateko helburuarekin”, baina ez eskatutako lursailak, zeren eta “tarte horretako lursail horiek salgai izango direlako” baizik eta “José Agustín Arbillagaren Fundizioa deitzen zaion txabolatik gertukoak” eta Querejetarrei eskatzen zaie zehaztu dezatela “alokatu nahi duten azalera bere planoarekin batera”. Azkenik, 1917ko ekainaren 8an, Udalbatzak ikusirik Querejetak egin nahi dituen lanak 1.380 m2 hartzen dituztela, “m2ko 14,50 zentimo kobratzea” erabaki zuen.[5]

Geroago, Franscisco Querejetak eta bere seme José Manuel eta Segundok, enkante publikoan hartu zuten, elkarrekin, 2.539,11 m2ko lursaila (C etxadiko 6 orubea, D etxadi osoa eta E etxadiko 1, 2, 6 eta 7 orubeak), 18.851,07 pezetatan, eta 1918ko abenduaren 31an, eskrituratu zuten salmenta, Fermín San Julian, Zumaiako notarioaren aurrean.[6]Plano terrenos Arrangoleta, 1922

Horregatik, kanpoko baliabideetara jo behar izan zuten, Ignacio Zuloaga margolariak emandako 20.000 pezetako mailegua lortuz, lursailak hipoteka-berme gisa eskainiz, 1918ko abenduaren 31ko beste eskritura batek dioenez.[7]

Era berean, Querejetatarrek arotz-maisuak kontratatu behar izan zituzten. 1918ko martxoaren 28an, kontratu bat sinatu zuten Mutrikuko hiru arotzekin, Francisco Ramon Astigarragarekin, eta Gregorio eta Jose Mª Iparragirre anaiekin, bost hilabete geroago Zumaiara etortzeko, bakoitzak 200 tonako bi kasko eraikitzeko. Kasko bakoitzak lau hilabeteko epea izango zuen, eta lanegun bakoitzeko zazpi pezetako lansaria jasoko zuten.[8] Halaber, urte berean, Carmelo Loinaz Galarraga ebanista azpeitiarra sartu zuten plantillan. Azpeitian jaio zen, eta herri horretako bi organo-lantegi ospetsutan lan egindakoa. Ontziolaren hurrengo urteetan garrantzi handia izango zuen.

Aipatutako bi ontziak Ramon Echevarria Pinuagak, ‘El Noticiero Bilbaino’ egunkariaren zuzendariak, eskatu zituen. Lehenengoa, “Ramonchu” belaontzia, notarioaren aurrean 1917ko uztailaren 14an idatzitako eskrituraren bidez, Pedro Andonegui teknikariak sinatutako planoen arabera eraikitzeko, sei hilabeteko epean, bikeztuta edo kalafateatuta, margotuta eta mastadia muntatuta.[9]http://www.kutxateka.eus/m/82c3c3bf9670f57e4ee4c9ec8b0b30473645cd78c947ff3e54b0e7700146a333

475 tona, 33 metro luze, 8,25 zabal eta 4,25 metro garaierakoa ontzia, 1918k0 martxoaren 18an uretaratua izan zen. “Gipuzkoan gaurdaino egindako ontzirik handiena da”, zioen egunkari hartako kronikak. Pailebote moduan tresnatua edo prestatua izango zen hiru mastekin, eta “Zumaiako Yeregui y Compañía etxe famatuan egindako eta gasolina, bentzola, petrolioa edo alkoholarekin berdin funtzionatzen duten sei zilindroko, lau aldiko eta 50 ZPko bi motorrekin”. Baita ere zioen, herri-agintariek izan zirela uretaratze ekitaldian beste hainbat gonbidatuekin batera, eta ondoren bankete batekin oparituak izan ziren Beguiristain Hotelean –geroago Hotel Central izan zena eta 36ko gerraren ondoren Guardia Zibilaren kuartel biurtuta-, eta gehitzen zuen “egun hautako batean, Querejeta jaunen ontziolan, armadore berarentzat izango den 800 tonako beste ontzi baten gila ipiniko da”.[10] Ontziak, tresneria guztiakin, 250.000 pezetakoa kostua izan zuen.

Aldizkari madrildar batean ‘La construcción naval en Zumaya” izeneko kronika batean Ramonchuren uretaratzearen berri ematerakoan, besteak beste, zioen: “Querejeta e Hijos jaunek, orain dela gutxi arte, txalupak egiten zituzten, traineruak asko jota; baina iaz, gila hondatuta zeukan goleta bat iritsi zen, eta gila berria jarri behar izan zioten. Ordutik aurrera hasi ziren Echevarria jaunak egindako eskaeraren modukoak onartzen; eta horretarako eraiki zuten elektrizitatez eragindako makinaz hornitutako ontziola bat.”[11]

Aipatzekoa da, “Ramonchu” uretaratu eta hilabete gutxira, haren bi motorrak Yeregui y Compañía-ren tailerretara eraman zituztela, zenbait aldaketa egiteko. 1918ko urriaren 25ean, Ramón Sanz del Rio, itsasontziaren motorista eta Zumaiako bizilagunak,Ramontxu en el Muelle, 1918 motor horiek ontzira itzuli zituen, aipatutako lantegiaren baimenarekin.[12]

Ramonchu itsasontziaren bizitza oso laburra izan zen, lehenengo bidaian hondoratu baitzen. 1918ko abenduaren 19tik 20rako gauean, Las Quebrantas izeneko eremuan, Santander parean, Juan José Goicoechea, 26 urteko kapitaina, eta beste sei gizon itota hil ziren, beste bi onik atera zirelarik.[13] Handik aste gutxitara, urtarrilaren 9an, belaontziaren hondakin ugari agertu ziren Santanderko hondartzan.[14]

Ramón Echevarriaren bigarren enkargua 1917ko irailaren 15eko kontratu pribatu batean gauzatu zen, ondoren notario aurreko eskritura publiko bihurtu zen 1918ko apirilaren 10ean, zazpi hilabeteko epean belaontzi bat eraikitzeko.[15] 1918ko abenduaren 6an, uretaratua izan zen ‘Jose Mari’ izenarekin. Ontzi berria “750 tonakoa da eta Yeregui y Compañía-ren barne-errekuntzako bi motor eramango ditu, 180 zaldiko potentziarekin, zazpi milia eta erdi inguruko abiadura emango diotelarik ontziari.ramonchu-hotel-beguiristain Tresneria pailebotearena izango da, altzairuzko hiru mastekin”.[16] 40 metro luze, 8,80 metro zabal eta 4,50 metroko garaierakoa zen. Zoritxarrez, ‘Jose Mari’-k ere Ramonchuren zorte txar bera izan zuen eta bere lehenengo bidaian hondora joan zen, ziurrenik 1919. urtearen bigarren erdian, naiz eta ez den ezagutzen data zehatzik, ezta hondoratu zen lekua ere. Baina, jakin badakigu eskifaiako kide guztiak ito zirela , Zumaian bizi zen Ramon makinista izan ezik.[17] Ramon hori, ziurrenik, Ramon Sanz del Rio izango zen, Ramonchu-ko makinista ohia.

Aldizkari batean azaltzen den argazkiian,ikus daiteke ‘Anetxu’ izeneko 300 tonako belaontzi baten botadura. 1918ko abenduaren 29an Zumaian izan zen eta, Querejetaren ontziolan dela dirudi.[18]

1919ko otsailean, Larrabeiti nº 1 uretaratu zuten Zarautzen, 420 tonakoa. Vida Marítima aldizkarian agertu zenaren arabera, “(…) itsasontzia Zumaiara eramango zuten Querejeta e Hijos eraikitzaileek azken ukituak emateko. Ondoren, Pasaiaraino atoian eramateko, Gijóneko Bello e Hijo enpresan egiten ari ziren makinak itsasontzian jartzeko”.[19]Botadura Anetxu, 29 diciembre 1918. Autor I.Ojanguren. Revista Mundo Gráfico. BNE

Produkzio-baliabide hauek zituzten: 300 m2-ko teilape bat; 144 m2-ko teilape bat; arrabotatzeko makina bat; 1,10 m. diametroko zerra bat eta bi orga; 0,90 m. diametroko zerra bat; 5,50 ZP-ko motor bat; egurra lantzeko tornu bat; hortzak zorrozteko makina bat; esmeril bat bi harrirekin; transmisio bat; baskula bat; lau esku-zerra; sutegi bat; bi zulatzaile elektriko.[20]

Gainbeheraldia

1918 eta 1919 urteen artean izandako jarduera handiaren ondoren, enpresa gainbehera larrian sartu zen arazo ekonomikoen ondorioz, eta porrot egin zuen. Orduan hartu zuen protagonismoa lehen aipatutako Carmelo Loinazek, eta 1920ko martxoaren 22an Querejetatarrek Arrangoletan zituzten lurrak erosiz, 20.000 pezetako prezioan.

Zazpi egun geroago, “Danok-Bat” izeneko sozietatea sortu zuen, Francisco Querejeta eta honen seme Segundo Querejetarekin batera, “itsasontzien eraikuntza eta antzeko guztia” zuen helburuarekin. Elkartearen kapital-soziala 40.000 pezetakoa zen, ontziolak zituen teilapeek, salgaiek, makinek, tresnek eta lursailen balioarekin osatua. Lursailak Carmelo Loinazek aurrez erosiak ziituen, Francisco Querejeta eta José Manuel eta Segundo semeei.[21]

1920ko uztailaren 12an, Carmelo Loinazek 20.000 pezetako mailegua lortu zuen, José Ajuria Zumaiako mediku titularrak eta handik gutxira S.A. Balenciagako gerentea izango zenak emana, sei hilabeterako, ontziolaren lurrak eta instalazioak hipotekatuz.[22]Querejeta-1935_Anetxu-moilan

Ez dakigu zer jarduera garatu zuen “Danok-Bat” elkarteak, baina eratu eta bi urtera, Carmelo Loinazek zenbait eragiketa abiarazi zituen elkartea desegiteko eta aktiboak saltzeko.

1922ko urtarrilaren 12an, Zuloaga margolariak Querejetari egindako mailegua kitatu zuen, 20.000 pezeta ordaindu eta hipoteka ezeztatuz.[23]

Querejetatarrek jasan zituzten arazo ekonomikoen adierazgarri dira, Ignacio Zuloagak Francisco Querejetari eta bere seme Segundori “familiaren eta lanaren beharrei erantzuteko” mailegu gisa eman zizkien diru-kopuruak, 2.408,65 pezetara iritsi arte. Zorra kitatzeko, Querejetatarrek konpromisoa hartu zuten, 1922ko urtarrilaren 12an, notarioaren aurrean, kopuru hori ordaintzeko “Zuloaga jaunak agindutako arotzeriako lanetan edo obretan”, zorra kitatu arte.[24]

1922ko martxoaren 22an, Loinazek Agustin Lazcano Sorazu zumaiarrari erosi zizkion ontziolako teilapeak, makinak, lanabesak eta abar, honek urte bereko otsailaren 21ean enkante publikoan eskuratuak eta 1922ko martxoaren 16an jabetzan hartuak.Tauro embarrancado, 1944 Erosketaren prezioa 25.000 pezetakoa izan zen; horietatik 21.000 Loinazek ordainduak  Lazcanori eta gainerako 4.000 pezetak urtebeteko epean ordaintzekotan.[25]

1922ko maiatzaren 17an, Carmelo Loinazek Jose Ajuriarekin zuen zorra kitatu zuen,  20.000 pezeta ordaindu eta horrela hipoteka altxatuz.[26]

Azken-aurreko urratsa, aurreko data berean “Danok-bat” elkartea desegitea izan zen, eta Carmelo Loinazen esku geratu ziren Arrangoletako lursailak eta ontziolaren instalazioak.[27]

Azkenik, eta egun berean baita ere, aipatutako ondasunak saldu zizkion Zumaiako Maria Alcorta Lizasori, une hartan ezkongabea eta geroxeago Segundo Querejetaren emaztea izango zenari, 20.000 pezetan.[28] Ondoren sortu zen “M. Alcorta de Querejeta” altzari-fabrika, webgune honetako “Enpresak” ataleko “Beste batzuk” sektorean dago.

Gerra zibilaren ondoren, Segundo Querejetak, ontziolaren jarduerari berriro ekin zion eta ezagutzen diren datu batzuen arabera indartsu ekin ere. Batetik, ontzigintzan aditua zen Pasaiako Luciano Arriola Trueba kontratatu zuen,[29] eta bestetik, 1942ko abenduan, Industriako Ministeritzaren ordezkaritzara alta hartzeko eskaerarekin emandako informazioak zioenez 2  administrari eta 20 gizonezko langile zituen, eta lanerako honako baliabideak zituen: lodieran arrabotatzeko makina bat, 2 zinta zerra, 2 arrabotatzeko makina, tupi bat, zulagailu bat, 2 esmeril, 10 ZPko motor bat eta 7,5 ZPko motor bat, guztira 33.400 pezetatan baloratuak.[30]http://www.kutxateka.com/item/320504

Ontziolaren aro berri honetan lau bat itsasontzi egitera iritsi zen: “Tauro”, karga-ontzia, 1942 uretaratua; “Cristo de Medinaceli”, arrantza-ontzia, 166 tonakoa eta 26,40 metro luzerakoa, 1942an uretaratua izan zen, Pasaiako Pesquerías Vascongadas-entzat; eta “Isaac” eta “Divino Niño”, ez dugu bi hauen xehetasun gehiago.

“Tauro” ontzia Zumaiako Santiagoko hondartzan hondoa jo zuen, 1944ko otsailaren 20an, karnabal egunean, portuan sartu nahian zebilenean, burdinazko lingotez kargatuta. Gertakari horretan zirkunstantzia berezi bat suertatu zen, itsasontzi hartako patroia Cruz Chacartegui lekeitiarra zen, Zumaiako portuko praktikoa izan zena 1942ra arte; kontramaisua, berriz, Manuel Barinaga-rementeria Labatxe zen, jaiotzez Mendexakoa eta Zumaiako bizilaguna.

[1] ZAH, Sig. 112.01.

[2] GAO, Gipuzkoako Foru Aldundia, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1920. urtea.

[3] Odriozola, L. (2002): “Zumaiako Portuaren azterlan historikoa”, 257. orria.

[4] ZAH, Sig. 325.09.

[5] ZAH, Sig. 2841, 71V-74V; 2841, 75R-78R  y 2841, 84R-87R.

[6] ZAH. Sig. 318.05

[7] AHPG-GPAH 2-4527-28

[8] AHPG-GPAH 2-4499

[9] AHPG-GPAH-24498_A

[10] Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca, Diario “El Noticiero de Bilbao”, 1918ko martxoak 16, 2. orria

[11] BNE, “Madrid Científico” aldizkaria, 949. zk., 1918ko martxoak 25, 178. orria.

[12] AHPG-GPAH-24500_A

[13] González Echegaray, R. “Naufragios en la costa de Cantabria (1834-1960).

[14] BNE, “El Sol” egunkaria, 1919ko urtarrilak 10, 6. orria.

[15] GPAH-24499_A

[16] Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca, “El Noticiero de Bilbao” egunkaria, 1918ko abenduak 7, 1. orria.

[17] Imanol Azkuek Ibarbia. “Jose Manuelen ibilerak” (2013), 54. orria

[18] BNE “Mundo Gráfico” aldizkaria, 1919ko urtarrilak 8

[19] BNE, “Vida Marítima” aldizkaria, 1919ko otsailak 28, 94. orria.

[20] AHPG-GPAH 2-4527-118

[21] AHPG-GPAH-24527_A

[22] AHPG-GPAH-24527-116

[23] AHPG-GPAH 2-4527-28

[24] AHPG-GPAH 2-4527-29

[25] AHPG-GPAH-24527-118

[26] AHPG-GPAH 2-4527-116

[27] AHPG-GPAH-24499_A

[28] AHPG-GPAH 2-4527-118

[29] Luciano Arriolaren biloba Jesus Mari Arriolak emandako informazioa.

[30] Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.