Laburpena: Enpresa honen ibilbidea 1925. urtean hasi zen, Carmelo Unanue Zumaian bere kontura hasi zenean lanean, Astilleros Eraso S.A.ri erositako instalazioetan. Hasieran, itsasontziak, lurrun-makinak eta -galdarak egiten hasi bazen ere, motorrak egiten espezializatu zen. Eta 50eko hamarkadan, itsasontzietarako eta industriarako Zumaiako motor-egile nagusia izan zen, eta Estatuko garrantzitsuenetako bat. Horretarako, Moodag enpresa alemana izan zuen euskarri, lehendabizi, eta Duvant enpresa frantsesa, geroago. 70eko hamarkadan, itsasontzigintzan izandako krisiaren ondorioz, enpresaren gainbehera hasi zen eta 1980an eten zuen bere jarduera. Sozietatea 2005. urtean disolbatu zen behin betiko.

Historia:

1925eko irailaren 1ean, Carmelo Unanue Truebak (Zumaia, 1893-1985) bere enpresa sortu zuen, Astilleros Eraso, S.A.k Zumaian izan zituen instalazioen zati baten jabe egin zenean,  Gipuzkoako Foru Aldundira bidalitako ohar batean ageri denez.  Haren emaztea, María Eraso Tirapu, Eraso y Compañía enpresaren sortzailearen arreba zen; Astilleros Eraso enpresaren aurrekoaren sortzailearena, alegia.

Instalazioak Arbillagaren jute-lantegiko pabiloietako batean zeuden, eta Carmelo Unanue enpresak alokairuan hartu zituen, 1934. urtera arte. Urte hartan Ardantzabiden ezarri zuen lantegia, behin betiko, non 1929. urtean bulego eta biltegien lehen eraikinarekin enpresaren hazkundeari emandako hasierari jarraituz.carmelo-unanue-1929_plano-almacen-y-oficinas Eraikin hori Ardantzabideren hasiera-hasieran zegoen, ‘Presako torrea’ eraikinaren –antzinako marea-errotaren– parean, errotaren urbiltegia izan zen lekuan, urte batzuk lehenago Astilleros Eraso enpresak erosiak, errotaren eraikinarekin batera.

Enpresaren lehen urteetako iragarkietan, Astilleros Eraso, S.A.ren Zumaiako sukurtsalaren ondorengotzat eta hamasei urtez bertako buru bezala aurkezten zen. carmelo-unanue-1928_anuncio-en-anuario-camaraGainera azpimarratzen zen itsasontzigintzako lantegi handiak zituztela, arrantza-baporeak eta haien osagarri guztiak egiten eta konpontzen zituztela. 1929ko maiatzean, Balenciaga S.A. enpresarekin batera, enpresa berri bat eratu zuen, La Constructora Metálica, S.L. izenekoa, txapazko kroskoak egiteko.

Kontuak kontu, 50eko hamarkadan itsasontzietarako eta industriarako diesel motorrak egiten zituen enpresa garrantzitsu bat izan zen. Zumaiako motor-egile nagusia eta Estatuko garrantzitsuenetako bat izan zen. 1965eko maiatzaren 5ean, enpresa sozietate anonimo bihurtu zenean, Carmelo Unanue, S.A. izena hartu zuen. Hala ere, motor modernoagoak agertu zirenean, teknologia aurreratua zeukatenak eta gero eta lehiakorragoak zirenak, Carmelo Unanue, S.A. enpresaren jarduera beherantz joan zen hurrengo hamarkadan, eta 70eko hamarkadako erdialdeko krisiak enpresaren egoera larriagotu egin zuen.

Azkenik, 1980ko urtarrilean, Carmelo Unanue, S.A. enpresak akordio ekonomiko bat lortu zuen plantillako azkenengo 50 langileekin, eta jarduera etetea erabaki zuen. 8 langile bakarrik geratu ziren, mantentze-lanak egiteko eta ordezko piezen horniketarako. Sozietatea 2005eko irailaren 7an itxi zen behin betiko.

Ezaugarriak eta ekoizpena:

Nahiz eta gerora motorrak egitea izan zen enpresaren jarduera nagusia, lehen urteetan itsasontziak egin zituzten, aurreko enpresaren tradizioari eutsiz, eta bereziki arrantza-baporeak.Barco Pasajeros, Mª Del Carmen Eta baita ere, Erasok egiten zituen lurrun-makinak eta -galdarak egiteari eutsi zion, ‘Field’ motakoak, bertikalak, eta ‘Tourgan’ motakoak, horizontalak.

Galdaragintza eta mekanika sailetan zituen baliabide egokiak baliatuz, eskaintza zabala aurkeztu zuen, enpresako eskutitzen idazpuruetan eta iragarkietan ikus zitekeen moduan: “Construcciones Metálicas y Mecánicas: Calderería Gruesa. Talleres de Fundición. Construcción y reparación de buques. Soldadura eléctrica y autógena. Vapores de pesca. Rampa  varadero. Especialidades: Vapores de pesca. Artículos de Fumistería. Camiones Cubas. Accesorios toda clase de depósitos y maquinaria en general”.file0092 Besteak beste, 10.000 litroko edukiera zeukaten deposituak egin zituzten, paper-lantegietako lixibagailuetarako, eta ‘Tourgan’ motako galdara bat, 25 m2-ko azalerako berogailu baterako, Bergarako Unión Cerrajera enpresak eskatuta. Hala ageri da eskaera hartu izanaren agiri batean, 1931ko abenduaren 3ko data zeukana.

Hogeita hamarreko hamarkadako lehen erdian, berrantolakuntza- eta hazkunde-prozesu sendoa garatu zen enpresan. Doitzeko, galdaragintzako, biltegirako eta bulego berrietarako nabeak eraiki zituzten. Lanak Benito Irigoyenek egin zituen 1930. urtean. 1932ko uztailean, 95 langile zituen enpresak.

Gainera, makinak eta galdarak itsasontzietan sartzeko baliabide egokiak izateko asmoz, Carmelo Unanue, Balenciaga, S.A. eta La Constructora Metálica, S.L. enpresek hamabost tonako garabi bat ezarri zuten Arbustaingo arranplan, 1931. urtean.carmelo-unanue-perspectiva-general

1933. urtean enpresak pauso garrantzitsu bat eman zuen bere etorkizunari eta produktuen katalogoei zegokienez. Izan ere, ‘Modaag Krupp’ markako diesel motor bat inportatu zuen, Alemaniako Darmstadt hiriko Motorenfabrik Darmstadt A.G. enpresakoa. Motor hark itsas propultsore gisa errendimendu ona zuela ikusita, gehiago inportatu zituen, arrantza-ontzietan jartzeko.file0109 Motor haiek lehorrean erabiltzeko diseinatuta zeudenez, arrantza-ontzietan jartzeko, itsas motor “bihurtu” behar ziren lehendabizi; hau da, itsasoko ura erabiliz hozteko sistema bat behar zuten. Enbrage mekaniko bat ere jartzen zieten. Motorrak bi denborakoak ziren, minutuko 500 birakoak. Aukera hauek zeuden: 50 ZPko 2 zilindrokoak, 75 ZPko 3 zilindrokoak, 100 ZPko 4 zilindrokoak eta 125 ZPko 5 zilindrokoak.

Lur-eremua mugatzeko asmoz, 1934. urtean hesia eraiki zuen Ardantzabiden, marea-errota egon zen lursailetik hasita Ardantza baserrirako norabidean. Hurrengo urtean zabaltze-prozesuarekin jarraitu zuen, eta aroztegirako, muntaketarako eta makinak probatzeko nabeak egin zituen, Marcelo Guibert arkitektoak zuzenduta.

Altxamendu frankista baino pixka bat lehenago, 1936. urteko martxoan, 110 langile zituen. ‘María del Mar’ eta ‘Bigarrena’file0191 itsasontziak amaituta zeuzkan, eta baita, ‘Jesús Nazareno’ eta, ‘Sagrada’, itsasontzien propultsio-ekipoak ere amaituta zeuden eta ‘Jose Ignaciorena’ eta ‘Mater Dolorosa’renak amaitzear ziren. Gainera, egiteko eskuartean ‘Aveu’, ‘Rufino’, ‘Mariñela’, ‘Santísima Trinidad’’, ‘Clotilde’, ‘Ignacio Echaburu’ eta ‘San Antonio’ itsasontziak zituzten eta ‘Juan de la Cosa’, ‘San Luis’, ‘Sixta’, ‘Taca taca’, ‘María’, ‘Pedro del Vallen’, ‘Ntra. Sra. del Carmen’, ‘Carlos III’, ‘San Juan’, ‘Claudiochu’ eta ‘Unión’ ontzientzako propultsio-ekipoak.

Gerra Zibilaren ondoren, 1939. urteko urrian, gerra hasi zenetik erabili gabe zegoen galdaragintzako sekzioa abian jarri zuen. Ez zen aldaketa handirik izan produktuen katalogoan. 1941. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘La Industria guipuzcoana en 1941’ dokumentua prestatu zuen, urte hartan bertan egitekoa zen Zaragozako Eraskustazokarako. Dokumentu hartan iragarki hau ageri zen: “CARMELO UNANUE.- San Telmo. Tel. 30. Zumaya. Capital social: 750.000 pesetas. Número de productor nacional: 1866. Construcción de buques pesqueros a base de madera y acero. Máquinas y calderas de vapor. Accesorios y útiles derivados o necesarios para la pesca. Depósitos y cisternas de todas clases. Secciones de fundición, calderería, ajustaje y carpintería”. Enpresan egindako diesel motorrak dokumentu hartan ageri ez ziren arren, aipagarria da 1936. Urtean, bi aldiko Diesel motor baten patentea erregistratu zuela.

1941. urtean, itsasontziak eraikitzeko sekzioko hiru langile erabakigarrik enpresa utzi zuten. Julian Aizpuruak, Jose Mª Egañak eta Ángel Aperribaik enpresa utzi zuten, beren kontura hasteko asmoz. Gainera, enpresa urte batzuk lehenago diesel motorrak egokitzen eta merkaturatzen hasi zen. Bi gertakari horien ondorioz, enpresaren etorkizuna mota horretako produktuetan espezializatu zen.Motor dos Tiempos ‘Modaag Krupp’ motorrak muntatzen eskarmentu handia zeukatenez, urte hartan bertan enpresak akordio bat sinatu zuen Alemaniako Duisburg hiriko Demag AG enpresarekin, Modaag erosi zuenarekin, Zumaian bi denborako motorren zenbait modelo fabrikatzeko, ‘Unanue’ markarekin esportatzeko aukera izanik.

Enpresak 1944ko abuztuaren 25ean Industria Ordezkaritza Probintzialari emandako informazioaren arabera, hauek ziren zeuzkaten produktuak eta urtean egitea aurreikusten zutenak: “20tik 40 tonara arteko egurrezko 10 itsasontzi, 60tik 70 ZPra arteko lurrun-makinaz eta galdaraz hornituak; 80tik 120 tonara arteko egurrezko 6 itsasontzi, 90etik 200 ZPra arteko lurrun-makinaz eta -galdaraz hornituak; 12 lurrun-galdara 20 m2-tik 50 m2 arteko berokuntza-gainazalarekin; 6 lurrun-makina, 50 ZPtik 250 ZPra arteko potentziakoak; burdinazko txapazko itsasontzietarako 3 krosko; eta 30 itsas diesel motor, 25 ZPtik 120 ZPra artekoak”. Bistan dagoenez, diesel motorrak fabrikazio-programan sartuta zeuden.

Carmelo Unanue-1943_Fiesta Bodas de plataInformazio horretan, baita ere, enpresak jakinarazi zuen lantegietan instalatutako guztizko potentzia 139 ZPkoa zela, energia elektrikoa zela, eta Zarauzko Electra Zubieta zetorrela. Gaineratu zuen 104 pertsonari ematen ziola lana eta merkatua “ia erabat nazionala zela, aurreko urteetan Valparaíso (Txile) eta Tampico (Mexiko) hirietarako, nahiz Donibane Lohitzuneko porturako itsasontziak egin zituzten arren”.

1948. urtean, Carmelo Unanuek San Telmo kalean 16 etxebizitza eta biltegi bat egiteko proiektua aurkeztu zuen udaletxean. Etxebizitzak enpresako langileentzat izango ziren.

1950. urte aldera, Carmelo Unanuek Frantziako Valenciennes hiriko Establissements Duvant enpresa bisitatu zuen, enpresa frantzesaren ordezkari zen José Subijanarekin batera. Bidaiaren xedea ‘Duvant’file0108 diesel motorrak fabrikatzeko baimena negoziatzea zen. Baimen hura funtsezkoa izan zen Carmelo Unanue enpresa arrantzaren sektorean ospetsu egin zuten motorrak ekoizteko Zumaiako lantegietan, ‘Duvant-Unanue’ markarekin merkaturatu zirenak. Fabrikazioaren hasieran, 4 denborako 150 ZPko motorrak egin zituzten, 3 zilindrokoak eta 600 b/min-koak. Ondoren, beste bost motor mota gehiago egiten hasi ziren: 100 ZP eta 2 zilindrokoak; 200 ZP eta 4 zilindrokoak; 500 ZP eta 5 zilindrokoak; 600 ZP eta 6 zilindrokoak; eta 800 ZP eta 8 zilindrokoak. Azken modelo hori, 800 ZPkoa, 1.200 ZPko potentziara iristen zen, gainelikatuta. ‘Duvant-Unanue’ motor gehienak Espainian saldu ziren arren, ale batzuk Marokora esportatu zituzten.

Hamarkada hartan gehiago handitu zituzten instalazioak, eta 1961. urtera arte instalazioak handitzen jarraitu zuten. Hain zuzen, 1961ean 7.500 m2-ko azalera estalia zeukan enpresak, 12.000 m2-ko lursailean. Urte hartan bertan 10.000 litroko edukiera zeukan depositu bat eraiki zuten, motorrak probalekurako.

Egindako produktuak eta zenbait datu:imagen-7

  • Arrantza-baporeak: jardunean hasi zenetik 1940ko hamarkadaren erdialdera arte.
  • Lurrun-makinak eta -galdarak: hasieratik 40. hamarkadaren amaierara arte.
  • Diesel motorrak:
    •  ‘Modaag’ motorrak (bi aldikoak, 2, 3, 4 eta 5 zilindrokoak, 500 b/min-koak, 50 ZPtik 125 ZPra artekoak) itsasorako egokitu eta merkaturatu zituzten, 1933. urtetik aurrera. Aipagarria da 1936. urtean motor baten patentea erregistratu zutela. Motor hura bi denborakoa zen, barne-errekuntzakoa, diesela, olio astun gordinekoa. Motorraren patenteak P0141214 zenbakia zeukan. Diskozko enbrage eta balazta-zapaten bidezko martxa-aldaketa itzulgarriaren patentea ere erregistratu zuten. Diskozko enbragea eta balazta-zapatak ferodoen marruskadura bidezkoak eta boladun kojinete edo arrabolaren lerrokatze zurrunekoak ziren. Patente hark P0140946 zenbakia zeukan.
    • Moodag baimendun motorrak, ‘Unanue’ markakoak, 1 eta 2 zilindrokoak, eta 12 ZPtik 24 ZPra artekoak.file0119
    • Itsasontzietarako eta industriarako ‘Duvant-Unanue’ motorrak, Duvanten baimenarekin eginak, 1951. urtetik aurrera. VD modeloa, lau aldikoa, 2, 3, 4 eta 6 zilindrokoa, 1.000tik 1.200 b/min-ra artekoa, 50 ZPtik 260 ZPra arteko potentziakoa; VHK modeloa, lau aldikoa, 2, 3, 4, 5 eta 6 zilindrokoa, 400, 450, 500 eta 600 b/min-koa, 72 ZPtik 300 ZPra arteko potentziakoa; VJ modeloa, lau aldikoa, 4, 5, 6, 8 eta 9 zilindrokoa, 750 eta 830 b/min-koa, 360 ZPtik 1.245 ZPra artekoa.
    • Ekipo elektrogenoak, 140 ZPra arteko VD eta VJ modeloetako motorrak zituztenak, zenbait erabileratarako: ureztaketak, hotelak, klinikak, arrantza-ontzi izoztaileak, makinillak, Ward Leonard ekipoak, alturako eta baxurako arrantza-ontziak, eta abar.

Donostian 1957ko abuztuan egindako Feria del Mar izeneko azokan, Carmelo Unanue enpresak lau aldiko itsas motor deigarri bat jarri zuen ikusgai, pabiloi handi batean. Motorra 300 ZPkoa zen, VHK motakoa,imagen 6 zilindrokoa zen eta 600 b/min-ko abiadurakoa. Zuriz margotuta zegoen eta martxan zegoen. Harekin batera, bi aldiko 125 ZPko motor bat zegoen, SRB motakoa eta 500 bira/m-ko abiadura har zezakeena, eta 50 ZPko eta bi aldiko hirugarren motor bat ere bai. Osagarri gisa, bi birabarki jarri zituzten, 300 eta 250 ZPko motorretarako, biak beren pistoi eta biela eta guzti.

25 tonatik 230 tonara arteko 26 itsasontzi egin zituzten, gutxienez. 50eko hamarkadan 140 langileko plantilla izatera iritsi zen. Gainera, beste 40 langile ere aritzen ziren lanean zenbait lantegi laguntzailetan.

Oharrak
1.  GAO, Gipuzkoako Foru Aldundiak Astilleros Eraso, S.A.ren Zumaiako sukurtsalari bidalitako “1924. urteko industria-ekoizpenaren estatistikaren” galdeketari erantzunez, 1926ko otsailaren 6ko datarekin ‘Carmelo Unanue’ sinadura-aurreko zigilua zeukan eskuizkribua.
2. Zelayatar familiak emandako datua.
3. ZAH, Sig. 783.09.
4. BNE, 1926ko maiatzaren 31ko, “España Marítima” aldizkaria 5. zk., 4. orria.
5. ZAH, Sig. 879.08.
6. Bergarako Artxiboa, Unión Cerrajera de Mondragón (UCEM) Bergarako lantegia (Funtsa).
7. ZAH, Sig. 375.11.
8. ZAH: Sig. 783.08.
9. ZAH. Sig. SIG. 355.03
10. KM Liburutegia, “La Industria guipuzcoana en 1941”,

Fondo gordeak.

11. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
12. Pedro Subijana, sukaldari famatuaren aitona.
13. ZAH, Sig. 738.
14. OEPM.
15. KM Liburutegia. Hemeroteka “El Diario Vasco”, 1957ko abuztuak 2ko, 5. orria.
 GAO, Gipuzkoako Foru Aldundiak Astilleros Eraso, S.A.ren Zumaiako sukurtsalari bidalitako “1924. urteko industria-ekoizpenaren estatistikaren” galdeketari erantzunez, 1926ko otsailaren 6ko datarekin ‘Carmelo Unanue’ sinadura-aurreko zigilua zeukan eskuizkribua.
Zelayatar familiak emandako datua.
ZAH, Sig. 783.09.
BNE, 1926ko maiatzaren 31ko, “España Marítima” aldizkaria 5. zk., 4. orria.
ZAH, Sig. 879.08.
Bergarako Artxiboa, Unión Cerrajera de Mondragón (UCEM) Bergarako lantegia (Funtsa).
ZAH, Sig. 375.11.
ZAH: Sig. 783.08.
ZAH. Sig. SIG. 355.03
KM Liburutegia, “La Industria guipuzcoana en 1941”,

Fondo gordeak.

Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.
Pedro Subijana, sukaldari famatuaren aitona.
ZAH, Sig. 738.
OEPM.
KM Liburutegia. Hemeroteka “El Diario Vasco”, 1957ko abuztuak 2ko, 5. orria.