Laburpena: “M. Alcorta de Querejeta” altzari-fabrika 1922an sortu zen, Maria Alcorta Lizasok, Carmelo Loinaz Galarragari “Francisco Querejeta e Hijos” ontziolarenak ziren lursailak eta instalazioak erosi ondoren. Altzari mota Euskal erregional eta espainiar errenazimendu estiloko altzariak egiten zituen. 1936ko gerra zela eta, bere jarduera eten behar izan zuen.

Historia:

1922ko maiatzaren 17an,Maria Alcorta Lizaso, gero Segundo Querejetaren emaztea izango zenak, “Francisco Querejeta e Hijos” ontziolaren lurrak eta instalazioak erosi zizkion Carmelo Loinaz Galarragari, hau baitzen orduan ondasun horien jabea.Faktura-1928_W[1]

Salerosketa-eragiketa horrekin, jarduera berri bati ekin zioten, zura lehengai gisa ere oinarri hartuta, baina altzariak fabrikatzera bideratuta, M. Alcorta de Querejeta izenarekin, Maria Alcorta eta Segundo Querejeta ezkondu ondoren.

Enpresaren ekoizpen-jarduera, baliteke, 1936ko gerraren ondorioz eten izatea. Hala ere, Segundo Querejetak berriro ekin zion ontzigintzako jarduerari, 1941ean, baina urte gutxirako.

Ezaugarriak eta produkzioa:

Horrela iragartzen zuten enpresak ekoitzitako altzari mota, “Mobiliario de estilo regional, Vasco y Renacimiento Español”, publizitate-iragarki batean dioenez. Aipatzekoa da 1927koM-Alcorta-de-Querejeta-W udaberrian Madrilgo Kristalezko Jauregian egin zen Altzarien Erakusketan parte hartu zuela. Bertan, 1. kategoriako bigarren saria jaso zuen.[2]

Enpresa horrek hornitu zituen Zumaiako Gran Hotel Amaya hoteleko logeletako altzariak. 1923an eraikia eta jada desagertua dagoen hotela zen.

Esan beharra dago, halaber, “M. Alcorta de Querejeta”-n egindako altzarietako batzuk Zumaiako Ubillos jauregian daudela.

Aipatzekoa da, Manuel Galarraga “Proes”, Galarraga y Urbieta, S.R.C., BeduakoM-Alcorta-Hotel-Amaya-Logela  ontziolako bazkidea, “M. Alcorta de Querejeta” ren lantegian aritu zela ontziolan hasi aurretik.[3]

Gutxi dira lantegi honekin lotutako datu erabilgarriak. 1923 eta 1924 urteetan, 953 m2-ko lursaila eta 576 m2-ko eraikin bat zituen Arrangoletan. Gainera nagusi eta bi langile enplegatzen zituen. Aipatutako bi urte horiei dagokionez, urteko 30 eta 13 logela-joko ekoiztu zituzten, hurrenez hurren.[4]

1932ko uztailean lau langile zeuden. [5]IMG_20230228_121154

 

[1] AHPG-GPAH 2-4527-118

[2] KM, “Anuario oficial de la Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Guipuzcoa 1927”.

[3] Antxon Aguirre Sorondo. 2017, Gipuzkoako ontziolak/Astilleros de Gipuzkoa.

[4] GAO, Gipuzkoako Foru Aldundia, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1923 eta 1924.

[5] ZUA, Sig.355.03