ZIIZ (r)en artikuluak (ZIIZ)

Ajuria, Yeregui y Compañía

Laburpena: Ontzigintzako enpresa hau 1918an sortu zuten sei bazkidek, tartean José Ajuria, Calixto Yeregui, Angel Galardi eta José Agustín Arbillaga, XX. mendearen lehen erdian Zumaiako industrializazioan garrantzitsuak izan ziren pertsonak. Egurrezko itsasontziak egiten zituen ontziola honek eta dike lehor bat edukitzearen berezitasuna zuen. Bizitza laburra izan zuen Urolako trenbidea portura iristeagatik. Bere harmailetan “Nati” pailebota […]

Astilleros Eraso, S.A.

Laburpena: 1902. urtean, Salamanca y Eraso y Compañía elkartea eratu zen, eta Arbillagaren galdategia errentan hartu zuten. Hurrengo urtean Eraso y Compañia, Sociedad Mercantil Colectiva sortu zen. Hasieran, enpresak galdategiko lanak eta ekipo mekanikoak garatzeari ekin zion. 1907an Eraso y Compañía, Sociedad Comanditarian bihurtu zen eta itsasontzigintzara bideratu zuen bere jarduera, lurrun-galdarak eta -makinak egin zituzten, […]

Francisco Querejeta e Hijos

Laburpena: Francisco Querejeta e Hijos izan zen XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola garrantzitsuenetako bat. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Francisco Querejeta, Azpeitiako Aratz-erreka auzokoa zen, eta Zumaian garatu zuen industria jarduera 1898. urtetik 1920ra arte luzatu zen. Urte horretan sortu zuten, Carmelo Loinazekin batera, Danok-bat elkartea. Bi urte geroago desegin zuten […]

Julián Eguiguren

Laburpena: Julian Eguiguren, Pedro, Joaquín, Félix eta Juan anaiekin batera hasi zen, makina-erremintak egiten Zumarragan, 1940. urtean, Construcciones Mecánicas Eguiguren sozietatean. 1948an, Julian Zumaiara etorri zen, eta mekanika-lantegi berri bat sortu zuen. 1950ean, anaiak alde batera utzita, bera bakarrik hasi zen tornuak fabrikatzen. “JEGUI” markarekin merkaturatu ziren tornu paralelo unibertsaletan espezializatu zen. Enpresak 1971. urtean […]

Yeregui Hermanos, S.A.

Laburpena: Yeregui Hermanos, S.A. Zumaiako enpresa garrantzitsuenetako bat eta Kantauriko kostaldeko itsas motorren fabrikante nagusietako bat izan zen. 1922. urtean ekin zioten jardunari, Severiano, Anastasio, Jesús, Ladislao eta Eusebio Yeregui Manterola (Yeregui y Compañía enpresakoak izandakoak) eta José Martín, apaiza, anaiek Yeregui Hermanos sozietate komanditarioa sortu zutenean. Denborarekin, lehendabizi itsasontzietarako eta industriarako eztanda-motorretan eta semi-diesel […]

Otto Holke

Laburpena: 1935ean Otto Holke alemanak sortutako enpresa, makina-erremintaren alorrean aitzindaria izan zena. Lantegia Etxezarreta kalean zeukan, Talleres Askar enpresari erositako instalazioetan, eta fresatzeko makinak egiten zituzten. Enpresa hura langile kalifikatuak prestatzeko zentro garrantzitsu bat izan zen. 1994. urtean eten zuen bere jarduna. Historia: Otto Holke (1897-1971) Altenhagen hirian jaio zen, Alemaniako Westfalia eskualdean, 1897ko abuztuaren 7an. […]

Theme created by @julienrenaux