Laburpena: Felipe Erostarbek sortutako enpresa, Elgetako udalerrian 1933 baino lehen. Beste lan batzuk ere egin zituen, beti zuraren sektorean, baina gero altzarien fabrikazioa izan zuen jarduera nagusia. Marka komertzial gisa “El Modelo” izena hartu zuen. 1970 inguruan sozietate anonimo gisa eratu zen. 1974an, Zumaiako Oikia auzora eraman zuen, pabiloi berri batera, eta 1982an eten zuen […]
Beste batzuk – Otros
Autornifer-Fundiciones Mardura
Laburpena: Enpresa honek, 1954ean du abiaburua, Industrias Mecánicas Autornifer, S.A. sortu eta Arbillagaren antzinako yutera edo zaku fabrikaren lokaletan ezarri zenean. Jarduera nagusia burdin fundizioa zuen. 1956an, jarduera dibertsifikatu zuen makina-erreminten fabrikazioarekin eta, 1958an, Estazio auzoan fundizio-planta berri bat egiteko proiektua planteatu zuen, baina ez zen gauzatu, eta urtebete geroago utzi zion jarduerari. Baina 1960an, […]
Francisco Aizpurua
Laburpena: enpresaren historian bi etapa bereizi behar dira. Lehenengoa, garrantzitsua baina laburra, Manuel Aizpurua Zubiak 1935ean sortu zuenetik 1936an gerra hasi zen arte, eta bigarrena, hilabete batzuk geroago hasi eta 1963an itxi zen arte, Francisco Aizpurua Zubia, Manuelen anaia, enpresaren titular zela. Produkzioa ur beroko galdaratxoetan, fumisteriako artikuluetan eta galbanizazio-lanetan oinarritu zen. Historia: Enpresa 1935. […]
Fundiciones Apestegui
Laburpena: Bernabé Apestegui Sanzek burdin galdategi bat ezarri zuen Zumaian, 1920an. Burdinaren galdaketan soilik aritzen zen herriko lehen enpresa izan zen. Sortzailea hil zenean, haren seme-alabek jarraipena eman zioten jarduerari. Enpresak bi aldiz aldatu zuen kokalekua, eta azkena Otalora baserriaren inguruan izan zen, Sagarbide izenaz ezagunagoa. 70eko hamarkadaren amaieran utzi zion jarduerari. Historia: Bernabe Apestegui […]
Torreaga, S.A. – TS Fundiciones, S.A.
Laburpena: Aizpurua Txapartegi senideek sortutako enpresa. Administrazioaren eragozpenak zirela eta, galdaragintzako jarduerarekin hasi behar izan zuten 1959an, galdaketa edo fundizioarekin baino lehen. 1962an Fundiciones Torreaga, S.L. sortu zuten, eta 1970eko hamarkadaren hasieran sozietate anonimo bihurtuz. Bere jarduera burdinurtu gris eta perlitikoan eta galdaketa nodularrean oinarritu zen. 1990eko hasierako krisiak behartuta, Zestoako Fundiciones Sorazu enpresarekin bat […]
Lagun Artea Grupo Empresarial, S.L.
Laburpena: lau gazte zumaiarrek, 1962an sortutako enpresa, besteentzako mekanizazio lanak egiteko. Urte gutxiren buruan, instalazioak handitu eta jarduera berriei ekin zieten, galdaketa eta siderurgia sektoreetara zuzendutako ekipamenduak fabrikatuz. Sozietatearen eraketari dagokionez, pertsona bakarreko titulartasunetik Lagun Artea Grupo Empresarial, S.L-.ra igaro zen, 1991tik aurrera. 2008ko higiezinen burbuilaren krisiak gogor eragin zion bere merkatu garrantzitsuenari, siderurgikoari, eta […]
M. Alcorta de Querejeta
Laburpena: “M. Alcorta de Querejeta” altzari-fabrika 1922an sortu zen, Maria Alcorta Lizasok, Carmelo Loinaz Galarragari “Francisco Querejeta e Hijos” ontziolarenak ziren lursailak eta instalazioak erosi ondoren. Altzari mota Euskal erregional eta espainiar errenazimendu estiloko altzariak egiten zituen. 1936ko gerra zela eta, bere jarduera eten behar izan zuen. Historia: 1922ko maiatzaren 17an,Maria Alcorta Lizaso, gero Segundo […]
Xey – Grupo Mobiliario del Urola, S.L.
Laburpena: Bernardo Arzallusek eta beste hiru bazkidek sortu zuten enpresa Donostiako Ergobia auzoan, 1961ean, “Altzari txikiak eta railite, formika, fantasit, panelyte eta oro har estratifikatutako plastikoz estalitako artikuluak fabrikatzeko”. 1965. urtean Xey, S.A. eratu zuten, eta 1971. urtearen amaieran izandako sutearen ondoren, Zumaiko Oikia auzora lekualdatu ziren. Urte batzuk geroago, Espainiako estutuko lidergoa lortu zuten […]