Laburpena: Bernardo Arzallusek eta beste hiru bazkidek sortu zuten enpresa Donostiako Ergobia auzoan, 1961ean,  “Altzari txikiak eta railite, formika, fantasit, panelyte eta oro har estratifikatutako plastikoz estalitako artikuluak fabrikatzeko”. 1965. urtean Xey, S.A. eratu zuten, eta 1971. urtearen amaieran izandako sutearen ondoren, Zumaiko Oikia auzora lekualdatu ziren. Urte batzuk geroago, Espainiako estutuko lidergoa lortu zuten sukaldeko altzariaren sektorean. Enpresaren jabetzan eta izen sozialean aldaketa ugari egin ondoren, Grupo Mobiliario del Urola, S.L. izena hartu zuen azkenik, baina Xey izen komertzialari eutsi zioten beti. 2017an itxi zituen ateak, 56 urteetako jardueraren ondoren.

Historia:

1961eko azaroaren 29an, Bernardo Arzallus Ariztik, Celedonio Mezquita Ansolak, Juan Bautista Echeverria Imazek eta Juan Domingo Echeverria Urreagak izaera pribatuko elkarte bat sortu zuten Donostiako Ergobia auzoan, sukaldeko altzari metalikoak (aulkiak eta mahaiak) egiteko, eta Bernardo Arzallus izan zen enpresaren titularra lehen urteetan. 120.000 pezetako kapitalarekin hasten dira, “Muebles de cocina Xey” izen komertzialarekin.Xey-logoa_2

Hirugarren urtean, instalazioak handitu eta pabilioi berri batean, herri berean, bazkide berriak sartuz: Antonio Arzallus Arizti, Ignacio Garaño Alquiza – Arzallus anaien koinatua –, Prudencio Merino Rodriguez eta Victoriano Susperregui Lete. Eta 1965eko urtarrilaren 1ean, Xey, S.A. sortu zuten.[1]

Negozioa ondo zihoanez eta Ergobiako fabrikako instalazioak handitzeko mugak zeudenez, Berastegin 52.352 m2 lursaila erostea erabaki zuten beste lantegi berri bat jartzeko, baina Probintziako Hirigintza Batzordearen baimenik lortu ez zutenez, 1971ko hasieran Zumaiako Oikia auzoan 60.266 m2 lursaila erosi zuten.

Bi urte geroago, 1974ko abenduan, Bernardo Arzallus Ariztik, enpresako zuzendari nagusiak, bi bazkide fundatzaileren kapitaleko partaidetza eskuratu zuen, horrela sozietatearen %28,11 bereganatuz.Xey-Bernardo-Arzalus

Baina 1977an gertaera garrantzitsu bat izan zen. Arzallus familiak kapitalaren zati bat uztea erabaki zuen, eta Urquijo bankua izan zen akzio gehiengoa eskuratu zuena. Sozietatearen osaera honela geratu zen 1978ko azaroaren 30ean: Banco Urquijo, %51; Bernardo Arzallus, Zuzendari Nagusia, %22,90; Joaquín Arzallus, Erosketa Zuzendaria, %6,12; Antonio Arzallus, Fabrikazio Zuzendaria, %3,94; Ignacio Garaño, Mantentze Burua, %4,37; Prudencio Merino, Asesor; %2,57, Victoriano Susperregui, Zuzendariaren albokoa, %2,50, eta beste erdi mailako beste agintari batzuk %6,60.  1981ean, Urquijo Bankuak Juan Pedro Domecq izendatu zuen Xey S.A.ko presidente exekutibo.[2]

Xeyren historiako pasarte ez oso ezagun bat 80ko hamarkadaren hasieran gertatu zen. Merkatu amerikarrean sartzeko plan bat egin ondoren, Xey Corporation of America sozietatea sortzea erabaki zen, Xey, S.A.-k %50eko partaidetzarekin eta akziodun amerikarrek beste %50ekin. Estatu Batuetan sukaldeko altzariak fabrikatzeko eta muntatzeko lantegi bat eraiki zuten, Narragansett Park Drive–Pawtucket, Rhode Islands estatuan, 1980ko urrian inauguratu zutelarik.1_Xey-Corporation-of-America-198010 Hori ahalegin handia izan zen Xeyrentzat, 1.000 milioi pezeta inbertitu baitzituen operazioan. Hala ere, konpainia berriaren bizitza oso laburra izan zen, 1982ko abenduan bertan behera utzi baitzuen bere jarduera, enpresaren arabera, produktua ez zelako Amerikako eskariaren ezaugarri berezietara egokitu.

1986an, Xeyrentzako hodei berriak agertu ziren. Konpainiaren %80 kontrolatzen zuen Urquijo bankua krisi larrian dago 1984ko amaieratik, eta bere partaidetza industrialak uztea erabaki du. Konpainiako exekutiboek akzioen % 50 eskuratu zituzten, une hartan Xeyren kapitala 910 milioi pezetakoa zelarik.[3]

Sozietatearen balantzea onbideratu eta emaitza bikainak lortu ondoren, burtsara atera zen Madrilen, 1989ko uztailean, eta Bilbon, urte bereko abenduan. Horri esker, kapitala nabarmen handitu zen.Xey-1981_Juan-Pedro-Domecq

1990eko hamarkadaren hasieran Xeyk, Intervegasa enpresa erosi zuen, lehenagoko Manufacturas Vega, S. A., Urnietan kokatua, eta sukaldeko altzarien merkatuan oso ezaguna zena Vegasa markarekin. 3.000 milioi pezetako zor metatua zuen eta 300 milioi pezetako prezioan eskuratu zuen Xeyk. Halaber, 1993ko martxoaren 2an, Norforma, S.A. enpresak “Forma” markako altzariei eskainitako jarduerarako.

1998an, sozietate-mota eta izen soziala aldatu zituen, Xey Corporación Empresarial, S.L. bihurtuz[4] eta Intervegasaren zorra 1.200 milioi pezetara murriztu zuen. Bestalde, sukaldeko eta bainugelako altzarietarako moldurak eta ateak egiten zituen Grumal, S.L, enpresa azpeitiarrarekin batera, Grupo Mobiliario del Urola (GMU) holding-a sortu zuen, Juan Miguel Antoñanzas Seateko presidente ohia presidente izendatuz.[5]

Hurrengo urtean, AEBetako Masco Corporation multinazionalak akzioak eskuratzeko eskaintza publiko baten bitartez Xeyren akzio guztien jabe egin zen. Kapital sozialaren %25 administrazio-kontseiluan zegoen ordezkatuta; beste horrenbeste exekutiboen eta akziodun txikien artean, eta gainerakoa ohiko akziodunen artean. Batzordeak 63 milioi euroko operazioa onartu zuen, hau da, Xeyk burtsan egindako azken kotizazioaren %28 inguruko primarekin[6].1_Xey-Masco

Urte horretan bertan, 1999an, Xey Bilboko Guggenheim museoaren bazkide ongile bihurtu zen.

2004an, Xey Holding Mobiliario, S.L. eratu zen, Xey Corporación Empresarial, S.L. bazkide bakar gisa, eta hilabete batzuk geroago Grupo Mobiliario del Urola, S.L. izena hartu zuen.[7]

Hurrengo urtean, Mascok desinbertsio prozesu bati ekingo dio Europan eta Xey eta Grumal jarriko ditu salgai. Lehenengoa, 22 milioi euroren truke, “3i” arrisku-kapitaleko sozietateak[8] eskuratzen du, kapitalaren %49 bereganatuz, eta beste akziodun batzuk, horien artean Egoitz 2005 S.L, Victoriano Susperregui buru duena. Grumal, Fagor Etxetresnakek erosten du 18 milioi euroren truke.

Xeyk hiru urteko oparoaldia izan zuen 2008ko higiezinen krisiak eztanda egin zuen arte; horrek eragin larria izan zuen enpresan, eta 2012an 8 milioi euroko galerak izan zituen. Orduan sartu zen Juan Andrés Fano Ereñozaga enpresako zuzendaritzan, Susperreguiren eskutik.[9]Xey-kanpoko-bista_2

Hurrengo urtean, “3i”-k utzi egiten du bazkide izatea eta Susperregik kontrolatuko du enpresa, Egoitz 2005, S.L-ren bidez, akzioen %47,50ekin eta, baita ere, SPRI taldeko SGECR arrisku-kapitaleko funtsa %40rekin. Gainerakoa inbertitzaile minoritarioen esku geratu zen.[10]

2013ko abenduan Susperregik erretiroa hartu zuen eta Eusko Jaurlaritzarekin adostu zuen Juan Andrés Fano izendatzea administratzaile bakar.

2015ean, konpainiak hainbat akordio lortu zituen zorrak birfinantzatzeko edo atzeratzeko. Batetik, kreditu-erakundeekin[11], eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin. Azken bi horien kasuan, makineria hipotekatu behar dituzte ordainketa-berme gisa.Susperregui-y-Fano-2013_Noticias-de-Gipuzkoa Baina Fanok planteatutako estrategiak ez zuen esperotako fruiturik eman eta ez zuen erdietsi enpresaren egoera zuzentzea, eta 30 milioiko zorrarekin, 2016ko maiatzaren 31n, Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak borondatezko konkurtsoan deklaratu zuen Grupo Mobiliario del Urola S.L, bazkide bakarra Xey Corporación Empresarial S.L duelarik, eta likidazio-prozesuan sartu zen 2017ko uztailean.

Egun batzuk lehenago, maiatzaren 5ean, zuzendaritzak enpresa-batzordeari jakinarazi zion enpresa berehala itxiko zela, eta enplegurik gabe utzi zituen plantilla osoa osatzen zuten 170 langile, horietatik 140 Oikiako lantegikoak, abuztuaren 8an ateak itxitzerakoan.[12]

Azkenik, konkurtso-administratzaileak jarduerari jarraipena emateko eskaintzarik jaso ez zuenez, enkantera ateratzeko bi multzotan banatu zituen enpresaren aktiboak, bata makineriarekin eta markarekin eta bestea pabiloiekin.Xey-202707_Langileen-kontzentrazioa_Naiz_ELA_W

Azkenik, 2018ko urtarrilaren 5ean, Norgestion konkurtso-administratzaileak proposatu zuen konpainiaren hartzekodunen konkurtsoa erruduntzat jotzea, langileek lehenago eskatu bezala, sortutako egoeran enpresako kudeatzaileek izan zezaketen erantzukizunagatik.

2019ko urtarrilean, Pedro José Malagón Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak erruduntzat jo zuen Grupo Mobiliario del Urola (Muebles Xey) sozietatearen hartzekodunen konkurtsoa, eta hiru urteko gaitasungabetzera kondenatu zuen haren administratzaile Juan Andrés Fano, atzemandako “kontabilitateko irregulartasun larriengatik”.

Ezaugarriak eta ekoizpena:

Donostiako Ergobia auzoko 200 m2-ko lokal batean zegoen Xey-ren lehen tailerra, altzari txikiak eta errailite, formika, fantasit, panelyte eta oro har estratifikatutako plastikoz estalitako gaiak fabrikatzeko.[13]

Hiru urtera, Ergobian bertan eraikitako hiru solairuko pabiloi berri batera aldatu ziren, 5.757 m2-ko azalera estalia zuena. Fabrikazio- eta salmenta-programak sukaldeko altzariak (mahaiak, aulkiak, tabureteak, armairu baxuak eta zintzilikariak), egongelako eta jangelako altzariak (mahai goragarriak eta aulkiak)1_Xey-Lehenego-urtetako-altzariak eta etxeko eskailerak, eta eskoletarako mahaiak eta aulkiak barne hartzen zituen, eta horiek dira fakturazioan pisurik handieneko produktuak.[14] Hala ere, merkatuko aurreikuspen eta errentagarritasun hobeak ikusten zituztelako sukaldeko armairuetan, erabaki zuten, pixkanaka, produktu mota horietara bideratzea Xeyren jarduera.

1971ko uztailaren 7an, Oikian fabrika berri bat egiteko proiektua aurkeztu zuten Zumaiako udalean, zegokion obra-baimena eskatuaz. Baimena, abenduaren 30ean lortu zuten, zazpi egun lehenago Ergobiako fabrika sute batek suntsitu ondoren.[15]1_Xey-1973_eraikin-berria_W

1972ko otsailean hasi ziren 18.000 m2 inguruko pabiloi bat eraikitzen, eta urtearen amaierarako ia osorik amaitua zen, nahiz eta abuztuaren 29an ekin zioten fabrikazioari. Makina eta instalazio modernoekin hornitzen dute, eta sukaldeko altzarien marka ospetsu gisa finkatzen dira merkatuan.

Ekoizpen-hazkunde handiei aurre egiteko gaitasunarekin, sare komertziala aldatzea erabaki zen, ordezkari-komisionistak delegatu propioez ordezkatuz, dagozkien lantaldeekin, Espainiako 19 gune garrantzitsuenetan. Ahalegin handiak eginez horretan, 1973 eta 1975 artean.

1975ean, Xeyren jarduera nagusia sukalde integralak moduluka fabrikatzera bideratuta egon arren, oraindik ere mahaiak, aulkiak eta eskola-altzariak, batez ere pupitreak egiten jarraitzen dute. Estatuan ezarritako merkataritza-sare berriaz gain, bide beretik ekiten zaio Frantzian eta Erresuma Batuan. Gainera, Herbehereetan eta beste merkatu batzuetan sartzeari ekiten zaio.[16]1_Xey-Mekanizatuko-saila

Xeyk zituen fabrikazio-baliabideen artean, honako makina hauek aipa daitezke: Gabianni profilatzaile bikoitza, Ima ertz-txapeatzailea, Nottmeyer zulagailu eta larako sartzailea, Wemhoner paper melaminikorako prentsa eta hainbat automatizazio-sistema.[17]

  1. urtearen amaieran, enpresaren goranzko joera ikusita, fabrika handitu egiten da, estalitako 27.000 m2-ra iritsiz, eta bidalketen sistema elektroniko bat ezartzen da, banatzaileentzako zerbitzua hobetzeko.

Xey enpresa Estatuko sukaldeko altzarien lehen fabrikatzaile gisa kokatzen da, 1977ko enpresaren katalogoan adierazten denez. Katalogo horretan, beranduago utziko zituen mahaiak eta aulkiak mantentzen dira, metalezkoak zein egurrezkoak. Eta 1978an kaleratu zen bainugelako altzarien lehen bilduma.Xey-Catalogo-1977_Modelo-Provenzal_W

80ko hamarkadan Xeyen Diseinu eta Dekorazio Zentroa inauguratu zen Oikiako instalazioetan, egindako produktuen erakusketa handi bat eta saltzaileentzako prestakuntza-zentro bat barne[18]. Gainera, bigarren marka bat merkaturatzea erabaki zen, “Forma”, altzari merkeagoentzako.

90eko hamarkada indartsu hasten da Xeyrentzat. 1990ean, Koloniako altzarien nazioarteko azokan parte hartu zuen, Estatuko lehena izanik. Horrela, kanpo merkatuetan hedatzeko eta finkatzeko estrategia indartu zuen. Bere akzioen kotizazioa % 50 igo zen. Xey, Vegasa eta Forma marken artean, 1998an 5.100 milioi pezeta fakturatzea aurreikusten zen.

Kanpo-merkatuetarako ekintzak, 1993an sortzear zegoen Europako merkatu bakarrera begira, sukaldeko altzarien fabrikatzaile europarren sektorean gertatzen ari ziren aldaketa handiek eragin zituzten. Gainera, ahaleginen helburua, hiru markak zegozkien merkatuetan sendotzea zen: “Xey” erdi- eta goi-segmentuan, “Vegasa” erdi-mailakoan eta “Forma” erdi- eta behe-segmentuan.Xey-Centro-de-Diseno_Sarrera_W

Baina, Espainian 1993an ezarri zen krisi ekonomiko latzak Xeyri ere eragin zion, enpresako arlo guztiak sakon berregituratuz. Oso garrantzitsuak ziren ekoizpen-sisteman egindakoak, minifabrikak eta “just in time” sistema ezartzea, eta baita ere Internet bidez banatzaileekin eta saltzaileekin komunikatzeko sistema berri baten ezarpena.[19] Aldaketa horiekin batera, Xey-ren historiako lehen enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztu zen.

Hartutako neurrien ondoren eta emaitza negatiboen urteak gaindituta, 1997an, konpainiak 750 milioi pezetako mozkin garbiak izan zituen, 8.500 milioiko fakturazioarekin eta 500 langilerekin GMUren sorreraren ondorioz. Estatuko merkatuaren lidergoa lortzen du eta posizionamendu ona atzerrian.Xey-logoak_W

Xeyk merkatuan zuen posizioa sendotuz joan zen, eta eraikuntzaren booma aprobetxatuz, hiru urte oso onak izan zituen. Eraikuntzaren sektoreko salmentetan, etxebizitza berrien sustapenetan liderra izan zen, eta 2007an 60 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, akziodunentzako dibidenduen banaketa garrantzitsu batekin.

Baina, hurrengo urtean Espainiako higiezinen burbuila lehertu zen eta Xeyrentzat ondorioak dramatikoak izan ziren, fakturazioa erdira murriztuz eta enpresa zailtasun handiko fase batean sartuz. Fase hori Xey-ren amaieraren atarikoa izango zen, eta 2012an 8 milioi euroko galerak metatu ziren. Juan Andrés Fano enpresaren zuzendaritzan sartu zenean, estrategia berriak ezarri ziren, atzerrian hedatzeko plan berri eta erasokor bati ekiteko.Xey-Modelo-Murano

2018an 30 milioiko fakturazioa lortzea da helburua, enpresak egiteko modukotzat jotzen zuena. Asmo handiko plan komertzial batekin, 2013ko urrian, “Xey Espazio” berria inauguratu zuten Bartzelonan, dendaren kontzeptu berezi batekin, konpainiak Espainiar Estatuan aurkeztuko zituen hamaiketatik lehena. Baina kanpoko merkatuan jarri zuten interes berezia, 2012an esportazioak salmenten gaineko %7 izatetik 2014an %33ra iristea espero zuten, Hego Amerikan eta Europan, batez ere. 2012an 12 milioi euroko fakturazioa gainditu eta 2016an 24 milioikoa izatea aurreikusten zuten.

Juan Fanoren planak, sukaldeen ekoizpenarekin jarraitzeaz gain, Xeyri emaitzak baino buruhauste gehiago ekarri zizkioten beste produktu batzukXey-Aparador-y-estanteria_2013_W ere egin zituen, hala nola, aparadoreak eta neurrira egindako apalategiak[20]. Espero ziren helburuak lortu ez zirenez, enpresaren egoera larriagotu egin zen, eta jarduera utzi behar izan zen, lehen adierazitakoaren arabera.

Plantillaren bilakaeraren datu batzuk:

1965ean, Xeyk 60 langile zituen, 1971n Ergobiako instalazioetan sutea izan zuenean 75 langile izatera iritsi zena. 1972an Oikiako lantegi berrira joan zenean, 90 lanpostu lortu zituen. 1975ean 269 ziren, eta 1993. urtearen amaieran 493. Kopuru hori pixkanaka murriztuz joan zen, 1996ko abuztuan 317 izatera iritsi arte, hurrengo urtean 500era iristeko. Jarduera amaitzean, 170 langile zeuden plantillan.Xey-kanpoko-bista-orokorra

Lortutako informazioaren zati handi bat enpresaren hainbat dokumentutan oinarrituta dago.

[1] Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia

[2] Diario El País, 27-07-1998

[3] Ibidem

[4] Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia

[5] DV, 29-01-2018

[6] Ibidem

[7] BORME 02-04-2004 y 26-02-2005

[8] 3i es un fondo de capital riesgo, británico

[9] DV, 29-01-2018

[10] Web capitalriesgo.com

[11] Cell Finanzas, febrero-setiembre 2015

[12] Gara, 2018-01-05

[13] Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia

[14] Ibidem

[15] ZUA-Archivo municipal de Zumaia

[16] Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia

[17] Ibidem

[18] Xey “Vive tu cocina”, katalogoa

[19] El País, 27-07-1998

[20] Xey “Vive tu cocina”, katalogoa