Laburpena: Bernabé Apestegui Sanzek burdin galdategi bat ezarri zuen Zumaian, 1920an. Burdinaren galdaketan soilik aritzen zen herriko lehen enpresa izan zen. Sortzailea hil zenean, haren seme-alabek jarraipena eman zioten jarduerari. Enpresak bi aldiz aldatu zuen kokalekua, eta azkena Otalora baserriaren inguruan izan zen, Sagarbide izenaz ezagunagoa. 70eko hamarkadaren amaieran utzi zion jarduerari.

Historia:

Bernabe Apestegui Sanzek (Burgos 1879-Zumaia 1945) 1920an burdin galdaketa bat ezarri zuen Zumaian, Victoriano Zelaiaren lokal batean, Itzurungo bidearen hasieraren ondoan[1]Bernabe-Apestegui-1935_Faktura_Arantxa-Aizpuruak-emana-Kopia

Gerra zibila amaitu ondoren, 1940an, Etxezarreta kaleko 5. zenbakira lekualdatu zen, Otto Holkeren enpresaren albora[2], eta galdaketaren arduraduna Simon Aizpurua Albizuri izan zen, Teodora Apestegu Arrese, Bernaberen alabaren senarra.

1945ean fundatzailea hil zenean, enpresaren titulartasuna Ascensio Apestegui Arrese semeari pasatu zitzaion, eta, ondoren, 1957a baino lehenagoko data batean, Magdalena Apestegui Arrese alabari[3].

1958ko azaroaren 24an, José Ignacio Apestegui Arresek, Bernabéren semeak, “Apestegui-Fundicion de Hierro” enpresaren izenean, Magdalena Apestegui Arrese titularra zelarik, Udalari baimena eskatu zion Otalora baserriaren[4] inguruko industrialdean (Sagarbide izenez ezagunagoa) pabiloi bat eraikitzeko.Fundiciones-Apestegui-1939_Sello Baina 1960ko abenduaren 13an, Gipuzkoako Probintziako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak idatziz eskatu zion Zumaiako Udalari, industria-establezimendua irekitzeko udal-lizentzia eman zen datari buruzko txostena, bai eta lizentzia hori ematerakoan deseroso, osasungaitz edo arriskutsutzat jo zuen ere[5].

Zazpi egun geroago, aurreko idazkiari erantzunez, alkateak jakinarazten du ez zela eskatu “Apestegui-Fundición de Hierro” izeneko industria-establezimendua irekitzeko udal-lizentziarik, eta, beraz, ez zela deseroso, osasungaitz edo arriskutsutzat jo. Uste dugu gaia enpresaren alde konpondu zela, normaltasunez funtzionatzen jarraitu baitzuen.Fundiciones-Apestegui-1939_Solicitud-autorizacion_Jaurlaritza_W

70eko hamarkadaren amaieran, jarduera bertan behera utzi zuen, eta 1980ko urriaren 15ean, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epailearen ediktu bat argitaratu zen BOEn galdaketako pabiloia eta erantsitako bi etxebizitza enkante publikoan saltzeko, Donostiako Udal Aurrezki Kutxak Magdalena Apestegui Arreseri, enpresaren titular gisa, egindako erreklamazioagatik. Eraikina, 1.200 m2-ko lursail baten gainean eraikia zegoen[6].

Ezaugarriak eta ekoizpena:

Lehen esan bezala, enpresaren jarduera burdinaren galdaketan oinarritu zen, eta Zumaiako lehena izan zen jardun horretan erabateko dedikazioarekin.Bernabe-Apestegui-Anuncio-publicitario_Wikimedia-commons

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 1923ko industria-ekoizpenari buruzko estatistiken arabera, 330 m2-ko eraikin estalia zuen, eta 25.000 kg.   burdina urtu ekoitzi zituen Gipuzkoarako, eta 13.000 kg. Estatuko gainerako lurraldeetarako[7].

1930eko hamarkadaren erdialdean enpresak jaulkitako faktura batean, bere eskaintza irakur daiteke: “Confección, mediante modelos, de toda clase de piezas de maquinaria, cerrajeria, ferretería, fumistería, etc., etc. – Especialidad en la fabricación de planchas de mano”[8].

1936ko gerraren ondorioz, jarduera eten egin zen, eta langilerik gabe geratu zen. Langileetako batzuk herritik joan ziren, beste batzuk militarizatu, mobilizatu eta abar egin zituzten. Azken horien artean, haren semea eta administratzailea zegoen,Lantegi-honetan-egina_WW Cruz Apestegui Arrese (1936ko urte berean hil zen). Horri bezero nagusien geldialdia gehitu zitzaion. Gerra amaitu ondoren, 1939ko abuztuaren 8an, jarduerari berriro ekiteko beharrezko baimena eskatu zion Industria ordezkaritzari[9].

Metro 1eko kanpo-diametroa eta 0,50 metroko barne-diametroko kubilote bat zuen, 0,50 metroko tobera-garaierarekin, haizagailu bat, hareentzako errota bat, bi esmeril-harri eta moldekatze-kaxen tresneria. Urtean 40.000 kg-ko ekoizpena aurreikusten zuen[10].

1950eko hamarkadaren erdialdean, Carmelo Unanuek Modaag Kruppen lizentziarekinPlanoa-nueva-fundicion_W fabrikatzen zituen motorrentzako piezak egiten zituzten gehienbat, eta neurri txikiagoan Otto Holke fresatzeko makinen fabrikatzailearentzako piezak[11].

1959an, Sagarbide inguruan jarri zen, galdaketa-pabiloi berri batekin, erantsitako bi etxebizitzekin batera, eta bertan jarraitu zuen beste hogei urtez, jarduera eten zen arte.

Bildutako datuen arabera, enpresaren plantila 6 langilkoa zen 1923an, 5ekoa 1932an eta 4 ofizial, 3 aprendiz eta peoi bat 1939an, eta 10 langile inguru 40ko hamarkadan.

 

 

[1] AGG-GAO.  Gipuzkoako Artxibo Orokorra1920ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Industria-matrikula.

[2] ZUA. Zumaiako Udal Artxiboa. Sig. 312.09

[3] ZUA 1957ko Kontribuzio industriala

[4] ZUA Sig. 737.01

[5] ZUA Sig. 355.03

[6] B.O. E.- 1980-11-12ko 72. Zk.

[7] AGG-GAO

[8] Arantxa Aizpurua Zinkunegik utzitako dokumentua

[9] EAE-HAAN Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Herri Artxibo Nagusia.

[10] Ibidem.

[11] Jesus Beteluk garai hartako enpresako langileak, emandako informazioa.