Laburpena: Ontziola hau 1934an Etxezarreta kalean sortu bazen ere, Beduako Astilleroa izenez ezagutzen zen, han egon zelako bere historiaren bigarren etapan. Egurrezko itsasontziak egiten zituzten, eta gerraosteko egurrezko kroskoen fabrikatzaile nagusietakoa izatera iritsi zen. 1974an eten zuten jarduera, azken arrantza-ontzia uretaratu zutenean.

Historia: Ontziola hori, Beduako Astilleroa izenez ezagutzen zen, han egon zelako bere historiaren bigarren etapan. Zumaian egon zen lehen zazpi urteetan eta herriari oso lotuta, bertakoak zirelako ontziolako bazkideak eta bertan garatzen zelako ontziolaren enpresa-jarduera. 1934. urtean sortu zen,galarraga-y-urbieta-1942_traslado-a-bedua Etxezarreta kalean, Comunidad de Bienes José Mª Lasquibar izenekoa abian jarri zenean. Sozietate horretako bazkideak José Mª Lasquibar eta Manuel Galarraga, Proes (1911-2000) ziren. Azken honek, Errenteriako José León Urangaren aroztegian arotz-lanetan, eta Zumaiako María Alcorta de Querejetaren altzari-fabrikan lan egin zuelako alor horietako eskarmantu eta ezagutza zuen, baina “Jose Marik itsas-arotzerian zuen eskermentua eta gaitasunarengatik, jarduera nagusia hau izan zen: batelak, estropadetako traineruak, belaontziak, e.a.”[i]

Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, Beduara joan ziren,[ii] eta Urola ibaiaren ezkerraldean, antzinako errenteria edo lonja zegoen lursailetan instalatu zuten lantegia.Vista Astillero Leku hartan itsasontzi handiagoak egiteko aukera izan bazuten ere, zenbat eta handiagoak izan orduan eta arazo gehiago izaten zituzten Zumaiako portura eramateko, Getariarako errepideko Zubi Handiaren azpitik pasatu behar zutelako. Oztopoak oztopo, egurrezko kroskoak egiten zituzten gerraondoko fabrikatzaile nagusiak izan ziren, Arrizabalaga y Olasagastirekin batera.

1944ko ekainaren 13an, Manuel Urbieta (1912-1971) bazkide egin zen, eta horrela sortu zen Lasquibar, Urbieta y Galarraga, S.R.C., Zestoako notarioaren aurrean.[iii] Bazkide berriak aurrez Errenteriako Uranga aroztegian eta Zumaiako José Mª Querejetarenean egin zuen lan. Nabarmentzekoa, bazkide bakoitzentzako hileko 200 pezetatako soldata erabaki zutela.galarraga-y-urbieta-1964_programa-fiestas-san-pedro[iv]

Jose Mª Lasquibar sozietate berriko gerente izendatu zuten, eta horretan jardun zuen enpresa utzi arte, Mutrikura bizitzera joan zenean. Horren ondorioz, 1957ko urtarrilaren 1ean, sozietateak Galarraga y Urbieta, S.R.C. izena hartu zuen, 1956ko abenduaren 28an Zumaiako notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan ageri zen moduan.[v] Orduan Manuel Urbietari egokitu zitzaion gerentearen kargua, 1971n hil zen arte. Manuel Galarragak enpresa zuzentzen jarraitu zuen, eta 1974an, Urolaren Zubi Haundi berria, Donostiarako errepidekoa, eraiki zen urte berean, azken arrantza-ontzia uretaratu zuten eta enpresa itxi egin zen.

Ezaugarriak eta ekoizpena: Hasierako kokagunea Etxezarreta kalean, Donostiarako norabidean,  eskuin aldean zegoen, lehenago Jose Angel Iruretaren aroztegia egon zen lekuan.[vi] Altzairuak eta aroztegi lan orokorrak egiten hasi baziren ere, laster ekin zioten ontzigintzari. Lantegiaren inprimaki baten idazpuruan zioenez “Ontzi eta karrozerien eraikuntza eta konponketa” lanak egiten zituzten.Plano Layout, 1964

Lantegiaren kokaguneak arazoak sortzen zizkieten ontziak uretaratzera eramateko orduan. Egin zuten azkena Miguel Ángel izenekoa izan zen, Luis Osa Pordillosen aginduz egina. Itsasontziaren neurria zela eta, arazoak izan zituzten Arbustaingo arranplara eramateko, garai hartan errepidera iristeko aldapan gora kontuz-kontuz eraman behar zutelako, itsasontziak alboko eraikina ukitu gabe. Itsasontzia garraiatzeko, idi pare batek tiratutako gurdi bat erabiltzen zuten.[vii]

Beduara joan zirenean, berriz, itsasontzi handiagoak egin zituzten, baina hala ere arazoak izan zituzten itsasontziak Zumaiako porturaino ekartzeko. Itsasbehera aprobetxatzen zuten horretarako, eta Donostiarako errepideko Zubi Haundira iristean,Vista Astillero maniobra bat egin behar izaten zuten: itsasontzia brankatik ainguratu, korronteak itsasontzia birarazteko, eta hartara, zubia txopaz pasatzeko; ondoren, kontrako maniobra egiten zuten. Pasadizo bitxi bat ere izan zen: behin, itsasontzi bat portura ekartzen ari zirela, zubiko maniobran atzeratu egin ziren, eta zubia pasatu ondoren, itsasontziak hondoa jo zuen Astillero Balenciagako harmailen parean, eta barruan zeudenek bertan pasatu behar izan zuten gaua.[viii]

Ontziolak, 1.700 m2 inguruko azalera hartzen zuen, eta naiz eta hasierako harmaila ia Bedua Haundia etxearen alboan izan zuten, hormigoizko harmaila nagusia hortik pixka bat hurrunago eta ibaian beherago kokatu zuten, 35 metrotako luzera eta 13 metrotako zabalera zuen. Harmailaren kanpokaldean materialak erabiltzeko bi garabi zituzten, bata eskuzkoa eta bestea elektrikoa. Enpresak Industria ordezkaritzari emandako datuak diotenez, 1952. urtean  egurrezko lau krosko egin zituzten eta 635.000 pezetatan baloratuak zeuden.[ix]

Galarraga y Urbieta S.R.C. enpresak 11 langiletik 16ra bitartean izan zituen. 1959. urtean, enpresak 100 eta 90 cm-ko bolantea zeukaten hiru zinta-zerra zeuzkan, 6 eta 8 ZP artekoak; lodieran arrabotatzeko makina bat, 4,5 ZPkoa; arrabotatzeko makina bat, 2 ZPkoa; zerra zinta zorrozteko makina bat; eta bi zulagailu eramangarri, 0,20 eta 0,75 ZPkoak.Pabellón, 1972[x]

Ontziolaren jarduerak iraun zuen artean, ehun itsasontzitik ehun eta hamabostera bitartean egin zituzten; haietatik % 55, gutxi gorabehera, baxurako arrantzarako ziren, eta beste % 35a  arraste-ontziak. 200 EGTko eta 32 metroko luzerako.[xi] Ontzien horien luzera aldatzen zen, hasi 15,80 metrotatik, 1941ean Casimiro Isastirentzako egindako Monte Arnok zituenak, eta 31,32 metrorartekoak, 1960an J. A. Albonigarentzako egindako Alto Burgoak zituenak.[xii] Gainontzekoak, gabarrak, bapore txiki, motor eta txanelak izan ziren.

Ontziak egiteko erabiltzen zituzten zur motak, haritza, galiziar pinua, akazia eta Guineako zurak ziren okola, smanguila, e.a.Botadura, 29-04-1972 [xiii] Ontzi bakoitzentzarako 200 bat zuhaitz behar ziren, eta osorik edo erdilanduta erosten zituzten. Ontzi bat eraikitzeko hiru hilabete terditik lau hilabetera behar zituzten, eta azken hamar urteetan, itsasontzi bakoitzaren prezioa bi milioitik hiru milioi pezetara artekoa izan zen. Ontziola horretan egindako itsasontzi gehienak Zumaiako portuan hornitzen zituzten, herrian bertan egindako motorrez.

Manuel Galarragak gogoratzen zuenez, bezero garrantzitsuenen artean zeuden: Donostiako Jesus eta Jose Ramón Aramendi, bederatzi arraste-ontzi erosi zituen; Pasaiako Uriarte armadorea, baxurako hainbat ontzi egin zituzten beraientzako 40. hamarkadan, eta Bermeoko beste hainbat bezero ere bai.

[i] Aguirre Sorondo, A., (1997):Los astilleros guipuzcoanos”, Eusko Ikaskuntza, 186. orria.

[ii] Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.

[iii] Idem.

[iv] Aguirre Sorondo, A., (1997):Los astilleros guipuzcoanos”, Eusko Ikaskuntza, 186. orria.

[v] Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.

[vi] Iñaxi Lopetegik emandako información.

[vii] Idem.

[viii] Benigno Urbietak, Manuel Urbietaren semeak emandako informazioa.

[ix] Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia.

[x] Idem.

[xi] Aguirre Sorondo, A., (1997):Los astilleros guipuzcoanos”, Eusko Ikaskuntza, 186. orria.

[xii] Odriozola, L. (2002): “Estudio histórico del Puerto de Zumaia”, págs. 365-375, 381-387 y 390-397.

[xiii] Ontziola itxi eta gero, Manuel Galarragari egindako elkarrizketa batetik. Radio Nacional de Españak ontziola gipuzkoarren historiari buruz  “Linea abierta” programan.