Kokaguneak
Zumaiako industrializazioaren sektore aitzindaria zementugintza izan zen, XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasiera bitartean sortu ziren fabrikei esker. Narrondo auzoan eta Oikian kokatuak zeuden, naiz eta gertuan, Arroan eta Beduan, Zestoako udalerrian, egon ziren zumaiarrak eraikitako lantegirik garrantzitsuenak.
Beste industria gune nagusienak Arrangoletako zabalunean, Ondartxo/Iturtxo-Ardantzabide inguruan, Etxezarreta kaleko gunean, Santiago aldean eta Estazioko industrialdean garatu ziren.